GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-13
Europar Batasunaren ateak, zabal-zabalik Kroaziarentzat
Biek batera ekin zioten Europar Batasunean sartzeko negoziazio-prozesuari, eta orain arte batera egin dute bidaia. Bruselak eten egin ditu, ostera, Turkiako Estatuarekin negoziazioak, Zipreko auzia dela-eta. Etenaldi horrek, ordea, EBren eta Kroaziaren arteko negoziazioak bizkortzea eragin du. Eta prozesua gehiago arinduko da datozen hilabeteotan.

BRUSELA

Turkiarekin batera iazko urriaren hasieran ekin zion Kroaziak Europar Batasunean sartzeko negoziazioari. Orain arte, bide bera ibili dute bi estatuek.

Egun, ordea, eta EBk Turkiarekin negoziatzen ari zen zortzi kapitulu bertan behera utzi dituen bitartean, bigarren kapitulu bat zabaldu du Kroaziarekin; Hezkuntza eta Kultura arloei buruzkoa, hain zuzen.

Are gehiago, datozen hilabeteetarako «aurrerapauso garrantzitsuak»izango direla esan du EBko Handitze komisario Olli Rehnek. Urtea amaitu aurretik hiru kapitulu zabaltzea espero dute: politika ekonomikoarena, muga-batasunarena eta industria politikarena.

«Orain arte, Turkiaren aurkakoak ez ziren ausartzen Kroaziarekin kapitulu berriak irekitzen, baten alde eta bestearen aurka egiten zuten itxurarik ez emateko (...) Hemendik aurrera, ostera, Kroaziarenak abiada izugarria hartuko du», azaldu du iturri diplomatiko batek.

Amanda Akçakoca adituak uste du, ostera, «Turkiaren auzia dela-eta ezin dela Kroazia bahitu (...)». «Turkia herrialde handia izanik, arazo handiak ditu; Kroazia, ostera, herrialde txiki bat da, beraz, bistakoa zen une batetik aurrera bakoitzak bide ezberdina hartuko zuela», azaldu du aditu horrek.

Rehnek hamarkadaren amaierarako Kroazia EBn izatea espero du. Turkiak, ostera, «hamar, hamabost edo hogei urte itxaron beharko du».

Kroaziak badu, ordea, etsai bat: kide berriak hartzeko hainbat gobernuk azaldu dituzten kezkak, Pariskoak tartean.

Erdogan critica la «injusticia»

El primer ministro turco, el islamista «moderado» Recep Tayip Erdogan criticó duramente la decisión de los Veinticinco, «dura prueba para las relaciones bilaterales», aunque reiteró su compromiso de continuar adelante. Los grandes grupos del Parlamento de Strasburgo apoyaron la congelación del proceso de negociaciones. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss