GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-13
Proiektu guztiak bideragarri egitea babestu dute 400 irakasle inguruk
Kasik 400 irakaslek sinatutako manifestua aurkeztu zen atzo Bilbon. Ekimena lau puntu nagusitan oinarrituta dago. Alderdien Legea bertan behera uztea, ETAren betiko su-etena, gatazkaren humanizazioa eta erabakitzeko eskubidea bermatzen duen metodologia akordio bat dira testu horren ardatz garrantzitsuenak.

BILBO

«Manifestu honen bitartez prozesuari bultzada bat eman nahi diogu». Hitz horiekin plazaratu zuten Elkarbide izeneko plataformako kideek hainbat unibertsitate-irakaslek sinatutako dokumentua. Lau urteko ibilbidearen eta elkarrizketen ondoren, atzo argitu zituzten manifestuaren nondik norako nagusiak. Hogei bat irakaslek ekimena aurkeztu zuten, horien artean, Ramon Zallok, Edurne Uriak, Iñaki Lasagabasterrek, Baleren Bakaikoak eta Petxo Idoiagak. Haiekin batera, Xabier Ezeizabarrenarena, hurrengo udal hauteskundeetan EAJren zerrendaburua Donostian. Baleren Bakaikoak eta Petxo Idoiagak eman zuten manifestu horren ezaugarri garran- tzitsuenen berri.

Elkarbidek aurkeztutako dokumentu horrek lau ardatz nagusi ditu. Lehenik eta behin, Alderdien Legea indargabetzeko eskatzen du. Izan ere, irakasle horien aburuz, « hura lege antidemokratikoa izateaz gain, prozesua boikoteatzen duten hainbat ekintza judizialen kunpli- menduek bultzatzen dituzten praktika eta diligentziak baimentzeko aitzakia bihurtu da».

Bigarrenik, «ETAren behin betiko su-eten adierazpena eta kale borroka ekintzak desagertzea ezinbesteko baldintzak» direla nabarmendu zuten Elkarbideko ordezkariek. Irakasle horiek uste dute: «ETA berriro ekintzetara itzultzeko arriskuak, mehatxu gisa, bere horretan jarraitzeak ez dio batere indarrik eta ahalmenik ematen espetxeetan daudenen eskubideen defentsari ezta ezker abertzalearen demokrazia aldarrikapenari». Manifestuaren hirugarren puntua gatazka «biguntzeari edo gizatarkuntza» alorrari dagokio. Atal horretan, «Euskal Herrian elkarrekin bizitzeko zubi hautsiak berreraikitzeko» lanak aipatzen dituzte. Horien artean, «ETAren indarkeria sufritu duten pertsonentzat euste-puntua eta espetxe politika aldaketa» dira Elkarbideren eskaeretariko batzuk.

Azkenik, manifestu horren bitartez, «normalizazio politikoa bermatzeko, erabakitzeko eskubidea aurreikusiko duen prozesu demokratiko bat sustatzen duten printzipioak eta metodologia akordio bat» beharrezkotzat jo dute.

Gainera, El- karbideko ordezkariek adierazi zuten: «Inork beto eskubide ez izatea aldarrikatzen dugu, gizartean dauden aukera guztiak aurrera eramateko posibilitateak bermatuak egon behar dira».

Bestalde, irakasleak kezkatuta agertu ziren «giza eskubi- deak urratzen dituzten polizia jokaerengatik eta legea betetzearen aitzakiarekin prozesua dinamitatu nahi duen botere judizialaren sektore bategatik». Erabaki horiek ez aplikatzeko, Iñaki de Juana edo Ibarretxe auzietan edota 18/98 makroprozesuan, «gure erakundeei ‘foru baimena’ berreskuratzeko eskatzen diegu».

Bukatzeko, Ramon Zallok adierazi zuenez, Elkarbide prest dago prozesua sendotzeko egingo diren gizarte ekimenekin bat egiteko.



Aipamenak
· «Datozen hauteskundeetan ezker abertzalea aurkeztu ahal izateko, konpromiso zehatza eskatzen diogu Madrilgo Gobernuari»

· «Nahikoa izango litzateke aldeek dagozkien baldintzak berehala eta bere kabuz betetzea, elkarri baldintzatzeko jokoan jarraitu ordez»

· «Arazoa ez dago PPren jarrera suntsitzailean, baizik eta Gobernu espainolean eta ETAren artean, horiek bilatu behar baitute irtenbide serio bat»

· «Metodologia akordio baten inguruko zailtasunak ezin dira, inola ere, gaindiezin bihurtu»

· «Herriak erabaki ahal izateko, herri kontsultarako eremua zehazteko arazoa konpon daitekeela uste dugu»

· «Gure agintariek botere judizialetik datozen erabaki desestabilizatzaileak salatu behar dituzte; bada garaia ‘obeditu bai, bete ez’ dinamika abian jartzeko»

· «ETAk badaki borroka armatura itzuliko balitz, bere presoen baldintzak luzatu eta okertuko liratekeela; aldi berean, legaltasunik ezara bidaliko luke ezker abertzalearen espazio politiko eta sozial handiena»


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss