GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-13
Naziotasuna aldarrikatzeko deia barreiatu dute Iruñetik
Udalbiltzak datorren larunbaterako deitu duen Naziotasun Eskubideen Egunean parte hartzeko deia egin zuten atzo Iruñean arlo desberdinetan aritzen den pertsona talde batek. Euskal Herriak eskubide guztiak bermatuko dituen marko demokratiko berri bat behar duela nabarmendu zuten EHNA eskuetan zutelarik.

IRUÑEA

Datorren larunbatean Udalbiltzak deitutako Naziotasun Eskubideen Egunean parte hartzeko deia egin zuten atzo hainbat alorretan lanean diharduten pertsona talde batek.

«Inoiz baino arrazoi gehiago ditugu gure herriaren izena eta izana aldarrikatzeko. Gurea baita herria osatzen dugun gizon eta emakume guztien eskubideak bermatzea. Euskal Herriko jendarte zabalaren isla baino ez gara gaur hemen gaudenok, baina gure herriak aspaldi egin zuen hautua, egun bizi dugun errealitateak berriro arrazoi eman digu: Euskal Herriak marko demokratiko bat behar du. Euskal Herriak demokrazia behar du», adierazi zuten.

Udalbiltzaren ekimenaren alde egin dutenen artean, Pablo Antoñana idazlea, Iñaki Iribarren Askatasuneko kidea, Hilargi Jaunarena Etxerateko kidea, Enrique Miranda arkitektoa, Markos Erro abokatua, Juanja Iturralde euskaltzalea eta Iñaki Alforja zinema zuzendaria daude, Iruñea Berria, Aralar, EHE, LAB, Batasuna, Orreaga, Askapena, Indar Gorri eta gazte asanbladak, besteak beste, sostengua ere adierazi dutelarik.

Iruñeari dagokionez, larunbatean 10.00etatik 14.00etara, Kuria kalekoHutsarte aretoan EHNA tramitatzera joateko deia egin zuten. Beste dozenaka herritan ere gauza bera egiteko aukera izango da asteburuan, Naziotasun Eguna dela eta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss