Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuak egongo zirelakolanik gabe gelditzeko itxaropenarekin sortu zuten Behatokiaduela bost urte, 2001eko ekainean. Xede hori, dena den, ez da bete, etaBehatokiak lanean segitu beharko duela argi eta garbi geratu zen atzo, urteurrena ospatzeko Iruñeko hotel batean egin zuten ekitaldian. Bertan, EHEko, Sortzen-Ikasbatuaz-eko, Ikastolen Federazioko, LABeko, Batasunekoedo Aralarreko ordezkariakbildu ziren.
Paul Bilbao Behatokiko zuzendariaknabarmendu zuenez, azken bost urteotan egin dituzten txostenetan irudi bera agertzeak argi etagarbi erakusten du hizkuntza eskubideak bermatzeko mekanismo egokirik ez dagoela.
Alde horretatik, Euskal Herria herri txikia izanik, euskara arautzeko zazpi estatus egoteak ez duela gehiegi laguntzen adierazi zuen Bilbaok.
Orotara, bost urteotan 4.100 espediente bideratu dituztela azaldu zuen aurten 1.000 espedienteren langa gainditu dute, gehienetan administrazioek hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituztelako.
Administraziotik independentea izatea eta euskalgintza osatzen duten elkarteek bultzatu izatea garrantzitsutzat jo zuen Bilbaok bere lana bete ahal izateko. Horregatik, Lakuako Gobernuak martxan jarri duen Elebide zerbitzua kritikatu zuen.
«Ez al da logikoagoa orain arte egindakolana kontuan izatea?», galdetu zuen Bilbaok. Ondoren, Behatokiaren lanak errespetatzen ez diren eskubideak salatzea eta administrazioen egoera hori konpontzea direla adierazi zuen.
Diru laguntzarik ez
Bertakohizkuntza eskubideen alde eta Behatokiaren ereduari jarraituz, Herrialde Katalanetan eta Galizian gizarteak bultzatu dituen erakundeek hango administrazio autonomikoen laguntza izaten dutela gogorarazi zuen Bilbaok. «Eta hori ez da gure Behatokiarekin gertatzen. Erabat ulertezina da; ulergaitza, behinik behin», kritikatu zuen. Nafarroako Gobernuko agintariek euskara kaleetan ez ikusteko eskubidea ere bazegoela esan ziotela adierazi zuen atzo Bilboak.Lakuakoak, berriz, euskararen alde dagoela esaten du aho txikiarekin, baina arlo ugaritan hizkuntza eskubideak ez bermatzeaz gain Osakidetzan, Ertzaintzan edo Justizian esate baterako, euskalgintzak bultzatutako erakundeei bizkarra emateko bere menpean dagoen tresna jarri du martxan.
Bete dituenbost urte hauetan egin dituen txosten eta dokumentuak biltzen dituen CD bat aurkeztu zuen atzo Behatokiak. Euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez jasotzen dira testuok Euskal Herrian ez ezik nazioartean ere euskarak bizi duen egoerazabaltzekoasmoarekin.
«CD honekin dugun helburu nagusia egin dugun lana erabilgarria izatea da», nabarmendu zuen Arantza Haranburu Behatokiko kudeatzaileak.
Aurrerantzean ere lanean jarraitu beharra izango dutela nabarmendu zuen Bilbaok. «2005 urteko txostena aurkeztu genuenean esan genuena indarrean dago oraindik: eskubideak urratzea merke ateratzen da, baina euskara erabiltzea garesti izaten ohi da», esan zuen Behatokiko zuzendariak. -