GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-13
Arabarako eztabaida mahaiaren beharra ikusten du Euskadiko Otso Taldeak
Arabako mendietako otsoen erasoek eztabaida sortu dute eraginak jasan dituztenen artean. Baserritarrek eta nekazarien sindikatuek Diputazioari neurriak exijitzen dizkiote animalia bertan finkatzea ekiditeko, eta Euskadiko Otso Taldea, aldiz, otsoen alde agertu zen atzo. Euskal Herrian sar ez dadin ezer gutxi egin daitekeela esan zien abeltzainei, bertako baldintzak otsoak finkatzeko egokiak direlako eta daudenak Burgosen, Kantabrian, Araban eta Bizkaian ibiltzen direlako. Irtenbidea bilatzeko asmoz, inplikatu guztien lan-taldea sortzeko eskatu zioten Diputazioari.

GASTEIZ

Otsoaren egungo egoera aztertu zuen atzo Euskadiko Otso Taldeak. Otsoak Araban eragiten ari diren kalteak konpontzeko asmoz, lan-talde bat sortzeko proposamena helarazi zien bertako Diputazioko Nekazaritza eta Ingurumen sailei. Bertan, inplikatu guztiak egon beharko lirateke ordezkatuta, hala nola, abeltzainak, ekoizleak, administrazioak, adituak nahiz ekologistak.

Talde horren xedea eztabaida bultzatu eta otsoaren presentzia ahalbidetuko luketen neurriak bilatzea izango litzatekeela jakinarazi zuen taldeko bozeramaile Andres Illanak. Alde horretatik, eta «beste tokietan gertatzen den legez», otsoa eta abeltzaintza «bateragarriak» izan daitezkeela nabarmendu zuen.

Adierazpen horiek nekazarien sindikatuek erakutsi duten haserrearen ondotik datoz. Alegia, Arabako mendietan otsoen erasoek etengabeak izaten jarraitzen dutela eta beraz, otsoek ez luketela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi behar nabarmendu dute behin eta berriro Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartekoek. Baserritarrek mobilizazio dinamika handitu dute, Diputazioari neurriak har ditzan exijitzeko. Aipatu auzia, haatik, ez da berria.

28 otso

Illanaren aburuz, «jakina» da otsoak kalteak eragiten dituela eta zaindu gabeko abereekin «bateraezina» dela. Baina, Euskal Herrira sartu ez dadin ezer gutxi egin daitekeela adierazi zuen, bertako baldintza ekologikoak onuragarriak direlako. Horrela, 2003. eta 2004. urteetan egindako ikerketa baten arabera, 28 otso daudela ekarri zuen gogora, Burgosen, Kantabrian, Bizkaian eta Araban zehar ibiltzen direnak.

Administrazio ezberdinen jarreraz ere mintzatu zen Illana. Bizkaiko Diputazioarena gogor arbuiatu zuen, otsoak bertan finkatzea saihesten saiatuko dela esateagatik. Europar Batasunean salaketa jartzeko asmoa duela nabarmendu zuen. Lakuako Gobernuari gertatzen ari denari «jaramonik ez egitea» leporatu zion. Arabako Diputazioaren jarrera baino ez zuen goraipatu, hainbat neurrirekin ados ez dagoen arren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss