GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-13
Txantxarra gaixotasun kutsakorra dela ziurtatu dute
Odontologia arloko bi adituk eginiko ikerketa batek txantxarraren gainean genuen ustea ustela dela frogatu du. Lesio hutsa zela uste zen arren, aipatu ikerketak amengandik seme-alabengana batez ere listuaren bitartez ­mahai tresnak partekatuz edo musuekin­ kutsatzen den gaitza dela baieztatu du.

BILBO

Txantxarra gaixotasun infekziosoa eta kutsakorra da. Horrenbestez, lehenago gaitz horren gainean genuen kontzeptua guztiz aldatu da, eta horrek, aldi berean, mundu osoko txantxarraren aurkako tratamenduak berraztertzera bultzatu ditu adituak. Horixe da, hain zuzen ere, Bilboko Osasun Zientzien Akademiako lehendakariorde Julian Agirrezabalek baieztatu duena eta gaur bertan akademia horren egoitzan errepikatuko duena.

Aditu horrek dioenez, «gaixotasuna trasmititzeko bide nagusia amaren eta bere seme-alaben arteko erlazioa da», listuaren bitartez igarotzen baita batetik bestera. «Elikagaiak, musuzapiak edota edalontziak partekatzeak eta musu emate hutsak ere abian jartzen dute kutsadura prozesua», gaineratu zuen. Txupeteak eta tetinak gozotzeko ohitura ere baztertu egin behar dela jakinarazi zuen Agirrezabalek, txantxarra sorrarazteko aukerak gehitzeaz gain, «urtebetetik aurrera, horiek alde batera utzi eta haurrek edalontzi eta katiluetatik» edan behar baitute.

Aditu horren esanetan, ahoan Estreptococo mutans izeneko mikroorganismo batzuk agertzen dira, eta horiek «ezinbestekoak» dira txantxarra agertzeko. «Horiek amarengandik seme-alabengana transmititzen direla uste da», gaineratu zuen, eta sendabideaz ere mintzatu zen: «Tuberkulosia birika kenduz sendatzen ez den bezala, txantxarra ere ez da hortz bat aterata sendatzen», ziurtatu zuen. Konponbidea, gaineratu zuen, «beste edozein gaitz kutsakorrekin bezala, mikrobioen aurkako tratamendu bat egiteak ekarriko du».

Munduko biztanleria osoaren %56k jasaten du txantxarraren eragina berriki eginiko ikerketa batek argitu duenez. Era berean, 16 eta 19 urte bitarteko gazteen %70ek ere jasaten du txantxarra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss