Biarritzen 250 etxebizitza sozial egin nahi dituzte
BIARRITZ
Biarrizko Herriko Etxeak 250 etxebizitza sozial egiteko egitasmoa aurkeztu du. Lehen etxeak egiteko lanak 2007ko irailean hasiko dira eta lehen GDF enpresak (Frantziako Gasa) gas-fabrika zuen tokian egingo dituzte. Aurrez ikusiak diren 51 etxeak egin baino lehen lur eremuko kutsadura ezabatu behar da eta Biarrizko Herriko Etxea GDFrekin hitz egiten ari da garbiketa horretan gas enpresak parte har dezan. Lanak 2007. urteko otsailean hastea zegoen pentsatuta, baina lurra uste zuten baino kutsatuago dagoela ikusi dute ikerketan.Hastapenean, eremu horretan hotel bat egitea zen asmoa, baina lurraren kutsadurak eragiten zituen zailtasunak ikusita, Herriko Etxeak berak lurrak atxikitzea erabaki zuen, diru-ezarle pribatuek ez zirela hainbeste borrokatuko suposatu baitzuen.
|