GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-13
Biarrizko bainuetxe zaharra 2007an eraberrituko dute
Biarrizko Herriko Etxeak Euskaldunen kostaldea bainuetxea eraberritzeko egitasmoa aurkeztu zuen atzo. Lanak 2007ko irailean hasi nahi dituzte. Jatorriko eraikinaren ezaugarri guztiak mantenduko ditu eraberritutakoan, eta zerbitzu publikoak, itsasoan egiteko kirol erakundeak eta jatetxe bat eta te gela bat ere izanen ditu.

BIARRITZ

Biarritz erdialdean eta hondartza ondoan dago Euskaldunen kostaldea bainuetxea, eta haren historia gordeta egungo beharrei erantzuten dien eraikina bilakatzea erabaki du Biarrizko Herriko Etxeak. Euskaldunen kostaldea bainuetxea Biarrizko art deco arte mugimenduko eraikin esanguratsuenetakoa da, horregatik, lan handiak egingo badituzte ere, berreraikuntzaren ondoren, bainuetxea egin zuten garaian bezal-bezalakoa izatea nahi dute.

Egitasmoa udalbaltzan bozkatu eta gero, arkitektoen arteko lehiaketa publikoa abian jarriko dute. Luze hartuko du prozedurak, baina Herriko Etxeak lanak 2007ko irailean hastea nahi du. Eraikinak 750 metro koadro ditu, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Eraikinak hiru solairu ditu, eta azkenekoan terraza bat du.

Beheko solairuan, eraikinak ondoan duen hondartzarekin bat egingo duten zerbitzuak ezarri nahi ditu Udalak. Harreraren eta larrialdietarako postuaren ondoan eta hondartzari begira, dutxak eta komunak izanen dira. Beste alde batetik, surf elkarteetarako toki bat eta itsasoan egiten diren kiroletarako materiala gordetzeko leku bat ere izanen dira beheko solairuan.

Lehen solairuan tea hartzeko toki bat eta jatetxe txiki bat izanen dira hegoaldera begira dagoen partean. Iparraldera begira dagoen aldean, berriz, surfa egiten duen jendearentzat aldagelak, zaindegiak eta beste izanen dira.

Bigarren solairuan, surf eskoletarako tokia eta udal gela bat izanen dira, alde batetik; eta, bestetik, itsas salbamenduko bulegoa eta larrialdietarako beste postu bat. Gaineko terraza Herriko Etxeak beretzat atxikiko du harrera-jaialdiak antolatzeko, nahiz eta te gelako bezeroek erabili ahalko duten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss