GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-12-14
Ipar Euskal Herria, gabeziak eta erronkak

Ipar Euskal Herrian indarrean dagoen Hitzarmen Berezia azken txanpan sartu da. Heldu den otsailean egingo diote agurra azken urteotan Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean ekonomia, kultura eta azpiegiturei loturiko egitasmoak kudeatzeko erabili duten tresnari. Euskal Herria 2010 egitasmotik Euskal Herria 2020ra, azken hori baita joan den larunbatean fase erabakigarrian sartu zen lurralde proiektu berriaren izena. Haatik, Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak, joan den asteburuan eginiko biltzarraren ostean, Pays Basque 2020k aintzat hartu dituen planak gauzatzeko denbora zabaldu da.

Planari buruz ezkerretik eta eskuinetik hitz panpox asko entzun dira. Euskal Herria 2020 egitasmoa hiru lurraldeek dituzten behar nagusiak asetzeko tresna paregabetzat hartu dute Alderdi Sozialistari eta Gobernu frantsesa kudeatzen duen gehiengo kontserbadoreari loturiko hautetsiek. Plana bereziki zabala da eta Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko biztanleriaren etorkizunean eragin dezakeen tresna dela onartu beharra dago. Proposamena franko izanik, batzuk guztiz eztabaidagarriak diren moduan ­hala nola AHT eta beste azpiegiturako proiektu erraldoiak­ beste batzuk balekoak izan daitezke. Edonola ere, arazo nagusia ez da Euskal Herria 2020k hiru lurraldeek dituzten beharrak hala edo hola kontuan izan dituen edo ez, baizik eta behar horiei erantzuteko zer gaitasun duen. Egitasmoak Ipar Euskal Herriari beste loratze aro bat ekarriko diola esaten dutenek plan horretan barne onartu diren proiektuak gauzatuko direla ziurtatzerik ba al dute? Duela aste batzuk, Akitaniako prefetaren bitartez, Estatuak hitz eman zuen, oraingoan ere, Ipar Euskal Herriak izango duela Hitzarmen Berezia, eta, hori, urte amaiera baino lehen. Larunbateko bileran, ordea, Alain Lamassourek esan zuen Estatua «atzerapenarekin datorrela». Beraz, proiektu horiek gauzatzeko behar diren kontratu eta diru-funtsak ez daude, ez, ziurtatuak. Ipar Euskal Herriko eskakizunak saihesteko asmatutako formulak «euskal berezitasunaren» halako onarpenaren lilura bat eragin dezake zenbaitzuengan, baina, egiaz, Errepublikak mantentzen du bere eskuan erabakitzeko ahalmena. Ispilu faltsuei begira geratu ordez, lapurtar, nafar eta zuberotarren geroa erabakitzeko ahalmena bermatuko duen instituzionalizazio prozesuan pauso ausartak ­eta komunak­ ematea ez al litzateke komenigarriago? -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss