GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-14
Epaile islamiar baten hilketak Hamas eta Fatahren arteko tentsioa areagotu du
Hamaseko epaile eta miliziano bat hil dute ezezagunek Gaza hegoaldean, Khan Yunis herrian. Bassam al-Farrak 28 urte zituen eta lan egiten zuen epaitegi islamiarrera zihoan bere autoa geldiarazi eta hil dutenean. Hamasek Al Fatahri egotzi dio hilketa. Ondorengo protestak oso gogorrak izan dira.

GAZA

Azken egunotako tentsio ikaragarriak beste urrats bat egin zuen atzo goizean; izan ere, al-Farra epailea hil zuten. Beni Suheilako auzitegiko epaile islamiarra izateaz gain, Ezzedin al-Kasam Brigadetako Khan Yuniseko burua ere bazen zendua. Azken bolada honetan Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari den moduan, inork ez zuen bere gain hartu erasoa.

Ezzedin al-Kasam Brigadek Mahmud Abbas Abu Mazen presidentearen menpe dauden segurtasun indarrei egotzi zieten epailea hil izana. «Mendekua hartuko» duela adierazi zuen erakunde armatuak.

Um Mohammed al-Farraren emazteak, berriz, azken asteotan mehatxu ugari jaso dutela jakinarazi zuen, baina epaile islamiarrak ez ziela jaramonik egiten. «Azkena asteartean bertan iritsi zitzaigun», esan zuen.

France Presse agentziari segurtasun indarretako buru batek adierazi zionez, islamiarren akusazioek ez dute oinarri sendorik. «Krimen horren egileak harrapatzeko ahaleginetan ari gara, epaileengana eramateko asmoarekin», esan zuen, harridura agertu ostean.

Hamasen izenean hitz egin zuen, prentsaurreko batean, Ismail Raduanek. Oso gogor, gainera. Al Fatahko sektore batzuei egotzi zien Hamasen aurkako mobilizazio armatuak antolatu izana eta mugimendu islamiarreko kideak hil izana. Salah al-Bardawil diputatuak Mazenen isiltasuna salatu zuen.

Batasun nazionaleko Gobernua eratzeko Hamasen eta Fatahren arteko negoziazioek beste behin kale egin ostean, presidenteak etzi egingo du bere ondokoentzat «oso garrantzitsua» izango den hitzaldia. Baliteke Mazenek hauteskunde presidentzial eta parlamentarioetara deitzea. Hamasekoentzat, hori «estatu kolpea» izango litzateke: berek hautestontzietan eskuratutakoa, okupatzaileen laguntzarekin kentzeko ahalegina. Horrela diote egunotan kalera irten diren Hamaseko manifestariek. Atzo, manifestazio bati lehergailu bat bota zion norbaitek, eta pertsona bat larri eraman zuten erietxera.



La UE pide a Israel precisiones sobre su arsenal nuclear

HELSINKI

La presidencia finlandesa de la Unión Europea (UE) manifestó ayer su preocupación por las recientes declaraciones del primer ministro israelí, Ehud Olmert, en la cuales incluyó a su país entre los estados poseedores de armas nucleares, lo que ningún gobernante de Israel había admitido nunca, aunque todos, tanto aliados como enemigos, conocen desde hace décadas.

Olmert dijo que Irán quiere «tener armas atómicas como Estados Unidos, Francia, Israel y Rusia». Tal admisión provocó que el socialdemócrata y viceministro de Exteriores alemán, Gernot Erler, se refiriera al silencio de los gobiernos israelíes. Para Erler, cuando se plantea en las negociaciones con Irán una zona libre de armas nucleares en Medio Oriente, también se hace alusión a Israel. El vicetitular opina que no se puede estar presionando constantemente a Teherán, recordándole sus compromisos con el Tratado de No Proliferación Nuclear, mientras las grandes potencias rechazan desarmarse.

El gobernante israelí realiza una gira europea como parte de la cual visitó Alemania y ayer llegó a Italia, para reclamar el incremento de las presiones para que Teherán abandone su programa nuclear. Pero Irán defiende su derecho a usar esa energía con propósitos pacíficos. Ayer, aprovechando las declaraciones de Olmert, un portavoz del Ministerio iraní de Exteriores pidió a la ONU que actúe en consecuencia, dado que «la confesión oficial de un primer ministro sionista refleja claramente la amenaza israelí contra los países islámicos».

El israelí Mordejai Vanunu, el «espía atómico» que en 1986 reveló que Israel posee armas nucleares, ha vuelto a pedir a Tel Aviv que le permita salir del país. Lo ha hecho declaraciones al diario palestino “Al Ayam”, que se edita en Ramala.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss