GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-14
Haurrentzako euskal kantuen txapelketa Hendaian

HENDAIA

Euskaraz zein frantsesez ikasten duten lehen hezkuntzako haurrek euskal kantuak abesteko parada izanen dute igandean Hendaiako Beltzenia auzoko Ugarte pilotalekuan izango den kantu txapelketan. Haurrek euskal kantuak ikastea bilatzeaz gain, txapelketa horrek elkartasun helburuak ere baditu, sarreren dirua Afrikan irakaskuntzaren alde lan egiten duen Planete Ecoles elkarteari emanen baitiote.

Parte-hartzeari dagokionez, arrakasta handia izan du lehiaketak; izan ere, Lapurdiko kostaldeko hiriko ikastola eta eskola guztietako haurrek hartuko dute parte. Heldu den igandean orotara 8 eta 12 urte arteko 213 haurren ahotsak entzun ahal izanen dira. 22 taldek hartuko dute parte arratsaldeko lau eta erdietan izango den lehiaketan. Herri Soinulariak elkarteari esker talde irabazleari Uztaritzera irtenaldi bat oparituko diote Hartzaro jaialdiaren karietara. Irtenaldi egunean ikasleek jaialdiko emanaldi batean parte hartzeko aukera izanen dute.

Hendaiako Euskara Batzordeko hautetsiek euskal herri-kantuen irakaskuntza bultzatuz kultur ondarearen transmisioa era jostagarri batean sustatu nahi dute. Era berean, euskararen bidez elkartasun lotura bat ere sortu nahi dute kontzertu-txapelketako sarreren dirua eskolatzeko arazoak dituzten haurrei emanda.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss