GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-14
Jokin ZALDUNBIDE | Gure Irratiko langilea
«Dena eskertuko dugu, laguntza behar baitugu»

Sutea izan zen gauean bertan hasitako Gure Irratiaren aldeko elkartasun kanpainak erantzun zabala jaso duela esan du Jokin Zaldunbidek.

­Elkartasun mezu eta laguntza asko jaso al dituzue?

Bai, eskualde guztietatik gizartearen parte handi batek bidali dizkigu sostengu mezuak, eta jendeak lehenbailehen jakin nahi zuen nora bidaltzen ahal zituen bere emariak. Orduan erabaki genuen hiru asteko kanpaina bat egitea. Erran behar da sutea izan zen gauean bertan komunikabideek berria segituan hedatu zutela, eta horrek mezua zabaltzen lagundu digu. Eskertzen da laguntza, plazerra ematen du ikustea euskal komunikabide baten balioa.

­Nolakoa izan da erakundeen erantzuna?

Erantzuna positiboa izan da, zenbait botere publiko engaiatu dira eta hori ondoko egunetan zehaztuko dugu argi eta garbi sostengua jaso dugula erranez. Erakunde publikoen gehiengoa gure alde azaldu da, mezuen bidez, eta ondotik hitzorduak hartu ditugu, baditugu oraindik ere eta laguntza emango digute seguru asko.

­Zein izan dira erakunde horiek?

Euskararen Erakunde Publikoa aipatzen ahal dugu. Adierazpen bat egin dute, biltzar nagusia abenduaren 21ean eginen dute eta dirua aitzinatu dute. ELA sindikatuak ere 6.000 euroko sostengua eman digu. Eta noski, Uztaritzeko Herriko Etxea lehen planoan, egunean bertan hor zen auzapeza, segidan eginbeharrak ikusi ditu eta egoitza berria atzeman digu. Gainera, herriko langileak hemen beharrean jarri ditu, gauzak antolatzen.

­Nola joan zen Durangoko azokako laguntza bilketa?

Kontaketak egin ditugu, 16.000 euro pasa bildu ditugu, uholde ikaragarria izan da Durango. Segi dezan espero dugu, ikaragarrizko elkartasuna izan da, bakoitza bere ahalekin. Jendeak ulertu du zein egoera larrian ginen eta Ipar Euskal Herrian zein garrantzia duen euskal komunikabide batek. Proposamen ezberdinak ere jaso ditugu, kontzertu proposamenak, artista batzuen obrak enkantean jartzeko proposamenak... denetarik. Dena eskertuko dugu, laguntza behar baitugu, baina horrelako sostengua izanik eta jakinik euskararentzat dela, bereziki itxaropena pizten du.

­Nola doa kanpaina?

Egunero 10-15 gutun jasotzen ditugu. Kanpainaren bidez 4.000 edo 5.000 euro jaso ditugu. Emaitzak toki guztietatik heldu dira. -

 


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss