GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-14
Hauteskundeak borroka eremu bihurtuko ditu Segik
·Hauteskunde-sistema «antidemokratikoa» izaki ere, gazteen oihua entzunarazteko erroldan izena ematera deitu du

BAIONA

Datorren urtean hasiko den hauteskunde-zikloari begira, Segik bere iritzia azaldu zuen, atzo, Baionan, besteren artean gazteen parte-hartzeak duen garrantzia nabarmentzeko.

Estatu frantseseko hauteskunde-sistema «antidemokratikoa» dela salatu zuen lehenik eta behin, gehiengoak izugarri mesedetzen dituelako, minorien kalterako. Egiazko sistema demokratiko bat arau proportzionalean oinarritu beharko litzatekeela uste du gazte erakundeak. Are gehiago, gazteriaren zati handia bozkatzera ez joateko arrazoietariko bat sistema hori dela iritzi dio, «gazteek bere ahotsa entzunarazteko apenas aukerarik ez dutela izaten konturatzen baitira».

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bozkatzera joaten den jendearen gehiengoa «heldua edo zaharra» dela adierazi zuen Segik. Alabaina, erakundearen ustean, «hauteskundeen eremua gazteriarentzat borroka eremua bihurtu beharko» litzateke, «jauntxoek nahiago baitute gazteek hauteskundeetaz paso egitea zinez, mobilizatuak izatea baino». Hortaz, abenduaren 30a baino lehen, hauteskunde-erroldan izena ematera deitu zituen gazteak.

Hauteskunde «arrotzak»

Udaberritik goiti egingo diren hauteskunde presidentzial eta legislatiboak «arrotzak» dira Segirentzat. Euskal gazteriak, parte hartzekotan, «Euskal Herriaren hitza eta erabakia onartarazteko eta errespetarazteko» izan behar duela esan zuen. Alde horretatik, «Euskal Herriaren eskubideetan oinarrituta, indar abertzaleak lantzen ari diren akordioa «begi onez» ikusten du Segik, eta «desmartxa horiek sostengatuko» dituela adierazi zuen.

Udal eta kantonamenduetako hauteskundeak, berriz, «oinarrizko hauteskundetzat» hartzen ditu gazte erakundeak, «eguneroko bizitza baldintzatzen dutelako».

Horietan, bozen bidez, gazteek eragitea nahi dutela eta «gure herria izorratzen duten jauntxoak dauden tokietatik botatzea» izango dutela helburu nabarmendu zuen Segik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss