GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-14
Eskuinari irabazteko asmoa dute hiru euskal hautes-barrutitako PSkoek
Hiru hauteskunde-barrutiko PSko hautagaiak prest daude kanpainari ekiteko. Haien helburua aspalditik ezagutu den «eskuin erreakzionarioarena» garaitzea izango da. Presidentetza eta Legegintzarakoak oso uztartuta joango direnez, Segolene Royalek irabaziko duela uste dute, eta Asanblea Nazionalerakoak ere «uholde arrosa» izango direla espero dute. Bake-prozesuari dagokionez, «Espainiako Gobernuak eta PSOEk hartutako bidea» lagunduko dute.

BAIONA

Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako PSko hautagaiak prest daude kanpainari ekiteko. Atzo Baionan azaldu zutenez, Errepublikako lehendakaritzarako hautagaia aukeratzeko alderdian izandako gorabeherak ahaztu dira eta, orain, guztiak Segolene Royalen inguruan izango dira «eskuinaren hautagaia garaitzeko».

Aurkaria, beren ustean, Nicolas Sarkozy izango da, Michele Alliot-Marieren ustezko hautagaitzarena «Sarkozyk UMP osoa bere menpe ukatea ekiditeko estrategia» bat delakoan baitaude.

Bi hauteskundeak, presidentetzarakoak eta legegintzaldirakoak, «oso politikoak» izango dira PSkoen esanetan, eta biek ere lotura handia izango dute, bost asteko tartearekin soilik egingo baitira. Batak bestean eragina izatea, beraz, ziurtatua dago eta, zenbaitetan gertatu bezala, «uholde arrosa» izatea espero dute.

«1945az geroztik ezagutu den eskuin erreakzionarioena» garaitzea dute helburu euskal sozialistek. UMP izango dute, beraz, lehen aurkaria. Haatik, atzo ez zituzten UDF alderdia eta, bereziki, François Bayrou bertako presidentegaia ahaztu. Izan ere, «joko bikoitza» erabiltzea leporatu zioten Ipar Euskal Herrian eta, oro har, departamendu osoan «ondotxo» konpontzen delako UMPkoekin aliantzak eta elkarlana egiterakoan, darabilkin diskurtsoan etengabe haiengandik bereizten saiatzen bada ere.

Hautagaiak

Bosgarren hauteskunde-barrutian Jean Espilondo Angeluko zinegotzi eta kontseilari nagusia izango da hautagaia; VI. barrutian, Silvyane Alaux Akitaniako kontseilari eta Ziburuko zinegotzia aurkeztuko da eta Biarnoko zati batekin partekatzen den IV. hautes-barrutian, berriz, Jean-Pierre Domecq Oloroeko auzapeza izango da hautagai sozialista.

Kanpainan herritarren kezka eta iradokizunak jasotzeari ekingo diote berehala, «finean, bertako arazoak Parisko legebiltzarrera helaraztea baita diputatuen zeregina». Horretarako, hainbat topaketa antolatu dituzte. Lehena datorren asteazkenean izango da Angeluko La Pignaden, 20.30ean, etxebizitzaren kostuaren inguruan.

Euskal Herriko bake-prozesuaz galdetuta, Espilondok ziurtatu zuen han zeuden guztiak bakea lortzearen alde daudela, baina zuhurrago agertu zen izan behar duten inplikazioaz: «PSOEk hartutako bidea lagunduko dugu. Frantziak eta Europak ere estatu demokratikoak lagundu behar dituzte terrorismoaren aurka. Utz diezaiogun Gobernu espainolari gauzak lasai egiten, eta, zerbait behar duenean, deituko gaitu». Estatu frantsesaren administrazio- pean dauden hiru lurraldeez, «beste arazoak dituela» adierazi zuen Espilondok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss