GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-14
De Juanaren egoera dela-eta, bihar kalera kandelekin ateratzeko deia
Iñaki de Juanak bizi duen egoera larria eta presoen bizi baldintzak salatzeko bihar egingo diren mobilizazioetan kalera kandela eskuetan dutela ateratzeko dei egin zien amnistiaren aldeko mugimenduak euskal herritarrei. Ostiralero errepikatuko du mobilizazio hori Euskal Herriko auzo eta herrietan.

IRUÑEA

Iñaki de Juana jasaten ari den egoera larria dela-eta, amnistiaren aldeko mugimenduak dei egin zion euskal gizarteari presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan parte har dezan.

Horrela, bihar egingo diren elkarretaratzeetan kandela bat eskuetan dutela «elkartasuna adierazteko eta alerta gorrian gaudela salatzeko» eskatu zien herritarrei. Ekimen horrek jarraipena izango du datozen ostiraletan.

Gobernu espainolak Iruñean duen Ordezkaritzaren aurrean egin zuten elkarretaratzean Irati Aranzabal Iñaki de Juanaren senideak gogora ekarri zuen preso donostiarra hogei urtean bizi baldintza oso txarretan izan dela eta ezarritako zigor osoa bete ondoren GARAn bi gutun idazteagatik zigorraldia beste hamabi urte luzatu diotela.

Egoera horri aurre egiteko aurten egin duen bigarren gose-greban 38 egun bete ditu gaur eta bere osasun egoera biziki larria da. Madrilgo 12 de Octubre ospitalean dago eta medikuek zunda nasogastriko bat ipini diote bertatik bere borondatearen aurka elikatu ahal izateko. Osagileek aditzera eman dutenez, «edozein unetan begetal gera daiteke edota bat-batean hil».

«Iñaki etxean izan beharko nuke, baina indarrez elikatzen duten bitartean Madrilgo ospitale bateko ohera lotuta daukat. Bizirik eta etxean nahi dut Iñaki. Ez dut hilotzik ematerik nahi»,gaineratu zuen Aranzabalek.

Amnistiaren aldeko mugimenduaren izenean, Sabin Juaristik De Juanaren eta beste preso politikoen egoeraren arduradun nagusia PSOEren Gobernua dela adierazi zuen, eta horregatik pausoak emateko exijitu zion.

Euskal Herriko klase politikoek ere, eta bereziki EAJk, ez dutela presoen aldeko neurririk hartu gaineratu zuen. «Kutxazain bat erretzen dutenean zalaparta handia ateratzen dute, baina preso bat hilzorian dagoenean ez duteezer egiten», nabarmendu zuen.

Horregatik, «gizarteari, herri honetako pertsona xumeei», presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zien, «horrela ez baitago segitzerik».



Numerosos actos de los huelguistas en Donostia, Gasteiz e Iruñea

DONOSTIA

El grupo de personas que lleva a cabo una huelga de hambre en Donostia por los derechos de los presos realizó ayer una cadena humana desde el Palacio de Justicia hasta el ambulatorio de Gros. Por la tarde, 150 personas se concentraron ante la sede del PSE. Hoy, a las 12.30, ante el Ayuntamiento.

En Gasteiz, las 52 personas que ayunan en la facultad de Filología tomaron parte ayer en una concentración y una manifestación. El martes recorrieron primero todas las aulas del campus explicando los motivos de la huelga y, posteriormente, se concentraron en el comedor antes de recorrer todas las cafeterías junto a trikitrilaris.

En Iruñea, por la mañana se reunieron con ediles de Aralar e IUN. Al mediodía se concentraron ante la Delegación del Gobierno español y repartieron panfletos en el mercado de Santo Domingo. Por la tarde celebraron nuevos encuentros y concentraciones en la capital y en Atarrabia. En Portugalete, 48 personas se reunieron por los presos. En Mutriku, 35 en respaldo a Iñaki de Juana.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna presentará una propuesta a París dos años después de Anoeta
Jendartea
«Egun seinalatua da hau guretzat»
Euskal Herria
Garzón ordena que se grabe en vídeo a las personas detenidas incomunicadas
Kirolak
«Que yo sepa, por ser favorito en la final no te regalan ningún tanto»
Euskal Herria
Zapatero insiste en que dará «pasos firmes» pero no concreta el momento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss