GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-20
Arriagaren bizitzari buruzko ipuin musikala kaleratu du Bilboko Orkestrak
Bilboko Orkestra Sinfonikoak Arriagaren obra zabaltzeko konpromisoa hartu du, musikagilearen jaiotzaren bigarren mendeurrenarekin batera. «Juantxo Arriagaren bidaiak» du izenburu azken proposamenak, Agruparte argitaletxearekin eta Fernando Palacios pedagogoarekin elkarlanean kaleratu duen ipuin musikatuak.

BILBO

Juan Crisostomo Arriagaren musika ume eta gaztetxoei helarazteko helburuarekin jarri dute kalean ‘‘Juantxo Arriagaren bidaiak’’ liburu-diskoa. Fernando Palaciosek idatzi ditu testuak eta Eider Eibarrenak dira ilustrazioak. CDak jasotzen duen grabazioa, berriz, Bilboko Orkestra Sinfonikoak emandako kontzertu didaktiko batean oinarrituta dago. Gaztelaniazko bertsioan Palaciosen ahotsa entzuten da azalpenak ematen; eta euskarazkoan, berriz, Ana Hernandez jarduten da narratzaile lanetan.

Ipuinak musikari gaztearen joan-etorriak kontatzen ditu, eta 5 urtetik aurrerako irakurleei zuzenduriko hizkuntza erabiltzen du. Arriaga Parisera abiatu zen 16 urte zituenean ikasten jarraitzera.Orduko gorabeherak dira kontakizunaren ardatza.

Musikari dagokionez, ‘‘Esklabo zoriontsuak’’ lanaren obertura, ‘‘Sinfonia Re-n. Obertura. Op.1’’ eta ‘‘Obertura 1’’ obrak aukeratu dituzte. Arriagaren lan enblematikoak dira lehen biak, eta haien osagarri hirugarrena, Juanjo Mena BOSeko zuzendariak liburu-diskoaren aurkezpenean azaldu zuenez.

Agruparte material didaktikoa egiten espezialista den argitaletxearen laguntza izan du BOSek. ‘‘Juantxo Arriagaren bidaiak’’ izenburuarekin, Paisaia Musikalak bilduma sortu du argitaletxeak. Musikaren bidez irakurketa sustatu nahi dute eta irakurketaren bidez musika entzuten irakatsi.

Gero eta hiri gehiagok ezagutarazi nahi dituzte beren musikariak. Guridi eta Aranbururi buruz liburu-diskoa argitaratzeko egitasmoa dago martxan, Agruparteko arduradunek atzoko agerraldian esan zutenez.



Recorrido por la vida y obra del autor bilbaino

BILBO

El edificio del mercado del Ensanche acoge hasta el 14 de enero una muestra dedicada a la figura de Juan Crisostomo Arriaga. Los elementos más valiosos son, sin duda, su violín, que ocupa el lugar central de la muestra, y un medallón de marfil que contiene el único retrato original del músico del que se dispone. Además, hay facsímiles de sus partituras y un espacio interactivo para escuchar fragmentos de sus obras más conocidas.

El área expositiva se divide en dos espacios: el primero corresponde a la exposición propiamente dicha y el segundo a un espacio específicamente diseñado para acoger visitas guiadas. Una actriz ataviada con ropa de época se encarga de dar la bienvenida a los visitantes y de ponerles en antecedentes. Los interesados tendrán a su diposición diverso material didáctico, incluyendo un cómic.

Por otra parte, el 4 de enero, la banda de swing-boogie Botxo Boogies ofrecerá, en este mismo espacio, un concierto a las siete y media de la tarde, con un repertorio de piezas de Arriaga adaptadas al jazz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
UAGA denuncia el «menosprecio» de la Diputación
Euskal Herria
Del Burgo, paladin de Nafarroa
Mundua
Haniyeh denuncia las maniobras de EEUU contra el Gobierno unitario
Kultura
Un pórtico rojo para el Puente de la Salve
Kirolak
Un buen punto para cerrar un mal año
Euskal Herria
La Justicia española quiere acallar también el apoyo social al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss