«Euskal y»aren obrak zati gehiago hartu ditu Lukun
·AHTrako Eibar-Gasteiz autobidearen azpian eraikitzen ari diren pasabidea amaitzear dagoela aipatu zuten
GASTEIZ
Abiadura Handiko Trenaren enpresa eraikitzaileak Lukuko lur-eremu gehiago «okupatzeko» itxiturak jarri dituela jakinarazi zuen AHT Ez Guneak. Azaldu zuenez, amaitzear dago «euskal y»rako Eibar-Gasteiz autobidearen azpian duela hilabete batzuk eraikitzen hasi ziren pasabidea. Alde horretatik, aurrerantzean obra zati gehiago zabaltzeko asmoa dagoela arbuiatu zuen.
Gasteizko Farmazia Fakultatearen atarian izandako agerraldian egin zituen AHT Ez Guneak adierazpen horiek. Bertan, Gabonetako oporraldira begira, “AHTren aurkako erresistentzia:Urbinatik Euskal Herri guztietara” lelopean, Urbinan antolatu dituzten ekintzen egitaraua ezagutarazi zuen. Larunbatean hasi eta urtarrilaren 7a bitartean izango dira jarduerak.
Bestalde, iragan astearte gauean Aldaiturriaga enpresa eraikitzaileak Barakaldon dituen makina gehienen aurkako ekintza bere gain hartu zuten atzo. «Ingurumenari kalte eginda, poltsikoak aberastea» leporatu zioten.
|