GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-20
«Gasteizko Gobernuko aurrekontuek ez dute etxebizitza eskubidea bermatzen»
Hego Euskal Herrian etxebizitza eskubidea urratuta dagoela ez ezik, erakundeek aurrez ikusten dituzten baliabideak arazoari ez zaizkiola egokitzen salatu zuen atzo Etxebizitza Guztiontzat! plataformak. «Lehentasuna izan beharko lukeen arlorako aurrekontuen %2,1 baino ez dute bideratzen EAEn; eta Nafarroan, %2», azaldu dute.

BILBO

Etxebizitza izateko eskubidea oinarrizko eskubidea dela nabarmendu zuen atzo Etxebizitza Guztiontzat! plataformak, eragile ugarik eta sindikatuek osatzen dutenak. Egun, EuskalHerrian eskubide hori urratuta dagoela esan zuen. Horiek hala, erakundeei galdera zuzena egin zieten taldeko kideek: «Zer baliabide ari dira etxebizitzan inbertitzen 2007 urterako?». Erantzuna Gasteizko eta Nafarroako gobernuen aurrekontuen azterketatik atera zuten.

Azaldu zutenez, administrazio batean eta bestean eskubide hori bermatzea ez da lehentasuna. Hori baieztatzeko, aurrez ikusitako sailak bestelako eskubideak bermatzeari bideratutakoekin konparatzea baino ez dagoela azaldu zuten.

Era berean, arlo publikoak sarritan erabiltzen duen justifikazioa ezeztatu zuten. «Etxebizitzarako sarbidea pertsona guztiei bermatzea ezinezkoa dela maiz esaten digute; izan ere, behar beste dirurik ez dagoela esaten dute», azaldu zuten. Hala ere, aurrekontuak aztertuta, baliabide gehiago inbertitzeko borondaterik ez dagoela «argi» ikusten dela adierazi zuten.

Zenbait adibide ipini zuen Euskal Herriko plataformak egindako salaketa argudiatzeko. Kideek jakinarazi zutenez, EAEk eta Nafarroak, kupoaren bidez, 1.825,4 milioi euro transferitu dizkiote Estatu espainolari, eta dirutza horren zati handi bat gastu militarretarako izango da.

Bestalde, «egun etxebizitzako gastu fiskala gastu zuzenaren bikoitza» dela salatu zuen plataformak. «Etxebizitza sustatzeko zuzendutako euro bakoitzarengatik, bi gastatzen dira dedukzio fiskaletan, eta hori bidegabekeria dela diogu, guztien sakeletatik esku pribatuetarako diru transferentzia delako. Ideia hobea izango zen dirutza etxebizitzan zuzen esku hartzeko erabiltzea», esan zuten.



«La vía es el alquiler social»

BILBO

La plataforma Etxebizitza Guztiontzat! subrayó ayer que un parque de vivienda en alquiler social, «es una vía factible para asegurar una vivienda digna a toda a la población» y precisó que la renta debería calcularse en función de los ingresos del inqilino. «Dicen que para esto hace falta dinero y no lo hay. Ni lo habrá, mientras la vivienda siga sin ser prioridad y no haya una verdadera voluntad política de dedicarlos recursos necesarios para transformar los hechos», manifestaron. Criticó además la realidad de muchos ayuntamientos, que están favoreciendo el encarecimiento de la vivienda.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
UAGA denuncia el «menosprecio» de la Diputación
Euskal Herria
Del Burgo, paladin de Nafarroa
Mundua
Haniyeh denuncia las maniobras de EEUU contra el Gobierno unitario
Kultura
Un pórtico rojo para el Puente de la Salve
Kirolak
Un buen punto para cerrar un mal año
Euskal Herria
La Justicia española quiere acallar también el apoyo social al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss