GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-20
Batasunarekin ez negoziatzeko exijitu diote Zapaterori Rajoyk eta Aznarrek
Jose Luis Rodriguez Zapaterok egindako gonbitak ez du PPren posizioa malgutu. Atzo Mariano Rajoyk eta Jose Maria Aznarrek argi utzi zutenez, «Batasunarekin ez negoziatzeko» exijituko diote Gobernu espainolari, ETArekin parekatzen dute- eta. 1999. urtean halakorik ez zutela esan argudiatu zuen berriz Aznarrek.

MADRIL

Ostiralean Moncloan egin behar duten bilerari begira, «marra gorriak» margotzeari ekin diote PPko agintariek. Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEren eta PPren arteko giroa baretu nahian omen dabil, baina alderdi horrek ETArekin ez ezik Batasunarekin ere ezin duela negoziatu erantzungo dio berriro.

Hori adierazi zuen atzo Mariano Rajoy bileran egongo denak, baita Jose Maria Aznarrek berak ere, mezua argiago uzteko edo. Aznarrek esan zuen: «Gobernu espainolak aurretik zegoen adostasuna hondatu, txikitu egin du;ondorioz, politika berdina izan ezean, zaila egiten zait akordioak hartzea».

Rajoyk zehatzago hau jakinarazi dio Zapaterori:«Batasunarekin duen harremana apurtzen ez badu, ez dago ezer egiterik. Guk ez dugu ETArekin negoziaziorik onartuko, inolaz ere ez». Jakina da Batasunarekin hitz egitea eta ETArekin hitz egi- tea gauza bera direla PPren diskurtsoan.

«ETAk egin dezakeen bakarra desegitea da, eta politika besteok bezala egin. Orain hau aldatu egin da, eta negoziazio politiko batean sartu gara», salatu zuen Rajoyk. «Horren aurrean bi aukera ditut nik: ados agertu eta erokeria horretan presidentearen atzean jarri, edo kanpoan gelditu eta esan ‘begira, nik ezin dut hau onartu’», azaldu zuen.

«Guk ez genuen negoziatu»

PSOEk gogorarazi duenez, PPk ere ETArekin eta Batasunarekin hitz egin zuen 1998an eta 1999an, eta horretaz galdetu zioten Aznarri. Horrek orduko eta oraingo egoerak parekatzerik ez dagoela ziurtatu zuen:«Guk ez genuen su-etena negoziatu, ETAk bere kabuz eman zuen», adierazi zuen. Eta hauxe gaineratu zuen: «Guk inolako negoziaziorik ez genuela egingo jakin bazekiten espainol guztiek, Konstituzioaren edukia ez genuela kolokan jarriko jakin bazekiten».

Eduardo Zaplana alderdiki- deak onartu zuenez, bestalde, Zapaterok Rajoyri luzatutako gonbitak eztabaida eragin zuen PPren zuzendaritzan. Kide guztiak ez omen ziren Moncloako Jauregira joatearen aldekoak, hori PSOEko idazkari nagusiari «argazkia oparitzea» dela uste dutelako.



Rubalcaba: «Tienen complicado camuflarse»

MADRID

En la reunión prevista el viernes, Mariano Rajoy hará bandera del rechazo a la concurrencia de la izquierda abertzale a las próximas elecciones. El ministro de Interior español, Alfredo Pérez Rubalcaba, fue preguntado por esta cuestión en una emisora de radio y resaltó que si Batasuna «no cumple los requisitos de la ley, es evidente que no se va a presentar».

A continuación, le instaron a aclarar si podría «camuflarse» bajo otra marca, y Rubalcaba lanzó la siguiente consideración: «Si uno quiere presentarse, tiene que presentar candidaturas en todos los pueblos y en todas las ciudades, y por tanto camuflarse es bastante complicado».

Al hilo de ello, explicó que en el caso de la concurrencia de EHAK al Parlamento de Gasteiz el Gobierno no consideró la opción de impugnarla porque «no había elementos materiales» y tampoco «pruebas que demostraran» que fuera «una marca de Batasuna». «La pregunta es, ¿puede hacer lo mismo ahora? Es bastante más díficil», se respondió.

Rubalcaba propuso por tanto a Batasuna acatar la Ley de Partidos e «ir de cara».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
UAGA denuncia el «menosprecio» de la Diputación
Euskal Herria
Del Burgo, paladin de Nafarroa
Mundua
Haniyeh denuncia las maniobras de EEUU contra el Gobierno unitario
Kultura
Un pórtico rojo para el Puente de la Salve
Kirolak
Un buen punto para cerrar un mal año
Euskal Herria
La Justicia española quiere acallar también el apoyo social al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss