Mobilizazio ugarira deitu dute Gasteizko gose-grebalariek egunotarako
GASTEIZ
Amnistiaren aldeko mugimenduak urrian abiatutako ekimen ibiltariaren karietara, dozena bat gasteiztar gose- greban daude joan den ostiraletik Aingeruen elizan. Heldu den larunbatera arte, mobilizazio ugari antolatu dute.Horiek hala, bi orduko elkarretaratzeak egin dituzte egunero Andra Mari Zuriaren plazan eta Desamparadas elizaren aurrean. Horietan ez dira bakarrik izan, euskalgintzako eragileen babesa izan baitzuten astelehenean, eta gazte mugimen- duarena, atzo. Gaur, elkarretaratze bana egingo dute Posta plazan eta Desamparadas elizan, 12.00e- tan eta 13.00etan; eta 18.00e- tan auto ilara antolatu dute unibertsitateetatik. Geroago, 20.00etan, Andra Mari Zuriaren plazan egingo duten manifestazioan hartuko dute parte gose-grebalariek. Atzo, Olarizun 45 lagun elkarretaratu ziren; tartean gose-grebalariak. Bihar, berriz, hiru orduko kontzentrazioa egingo dute 11.00etatik 14.00ak arte eragile sindikalekin batera plaza berean.
Enpresen aldeko irratsaioa Ostiralean bilduko dira mobilizazio gehienak: 11.00etan Posta plazan, 12.00etan udaletxean, 12.30ean Legebiltzarraren aurrean, eta 13.00etan Aldundian. Etxerat-en ohiko elkarretaratzea 20.00etan, eta manifestazioa 20.30ean. Larunbatean, 13.00etan, amaituko dute baraua.
Bestalde, urtero bezala, euskal presoen aldeko irratsaioa egingo dute ostiralean, abenduak 22, Euskal Irratiek. Saioa 20.00etan hasiko da, eta Parisko Txalaparta irratian ere emitituko da hurrengo astean. Parte hartzeko hona deitu behar da: 0033.559.37.14.11.Atzo, De Juanaren alde, 35 lagun elkartu ziren Burlatan.
|