GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-20
Jon Garmendia ere gose-greba mugagabean dago
·Beharrezkoa duen tratamendua jaso dezan Euskal Herrira ekartzeko hasi da borrokan

Gaixo dago Jon Garmendia preso urnietarra 2001. urtean izan zuen istripu larri baten ondorioz. Ezinbestekoa duen tratamendua jasotzeko aukera eta horretarako Euskal Herrira ekartzea ukatu diote behin eta berriz espetxean. Orain, borrokan hastea erabaki du.

MADRIL

Jon Garmendia, Txuria, preso politiko urnietarra ere gose-greba mugagabean dago joan den astelehenetik, abenduak 18, Navalcarneroko espetxe espainolean. Osasun eskubidea ukatu diotela eta medikuek artatzen ez dutela salatu du, eta ezinbestekoa duen tratamendua jasotzeko exijitzeko hasi da borrokan.

Garmendia 2005eko abenduaren 7an atxilotu zuen Polizia frantsesak Donibane Lohizunen, eta ostean, euroagindua aplikatu eta Estatu espainolera eraman zuten. Orduz gerotik, espetxe espainoletan izandu da gatibu; gaur egun, Navalcarneron dago. Txuria gaixorik dago 2001ean izandako istripu larri baten ondorioz, eta traumatologoen tratamenduaren premia du halabeharrez, eskuineko oina eta orkatila erabat txikituta gelditu baitzitzaizkion.

Oina eta orkatila berregituratzeko ebakuntza ugari egin arren, Osteitis gaixotasun kronikoa du, eta Osteoartrisia, eskuineko orkatilan. Gainera, Osteomielitisa ere izan du, infekzio oso larriekin. Horiek hala, traumatologoen tratamenduaren premia du, eta Euskal Herrira lekuz aldatzeko eskatu du behin eta berriz, guztiak ukatu arren. Medikuek artatzen ez dutenez gero, bere egoera «egunez egun okerrera» doala salatu du Askatasunak, eta horregatik gose-greba mugagabeari ekin dio Txuria-k.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
UAGA denuncia el «menosprecio» de la Diputación
Euskal Herria
Del Burgo, paladin de Nafarroa
Mundua
Haniyeh denuncia las maniobras de EEUU contra el Gobierno unitario
Kultura
Un pórtico rojo para el Puente de la Salve
Kirolak
Un buen punto para cerrar un mal año
Euskal Herria
La Justicia española quiere acallar también el apoyo social al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss