GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-20
«Berrueta auziak» demokrazia eza islatzen duela esan dute
Batasunak eta Askatasunak gogor salatu dute Auzitegi Goren espainolak Pilar Rubioren gainean hartutako erabakia. Epaitegi horrek Angel Berrueta hil zuen poliziakidearen emaztea absolbitu baitu. Batasunaren aburuz, erabakiak berriz ere erakusten du espainiar auzitegien papera «Euskal Herriaren kontrako errepresioaren gordeleku» dela.

IRUŃEA

«Angel Berrueta okina eta abertzalea izan ordez, poliziakide korruptua, enpresari huts-emailea edo poliziakide torturatzailea izan balitz, zein izango zen bere erailketan parte hartu zutenen kontrako sententzia?». Galdera hori egin zuen Batasunak atzo, Pilar Rubioren absoluzioaren inguruan egindako balorazioan. Izan ere, Estatu es- painoleko Auzitegi Gorenak ez baitu egiaztatutzat jotzen Pilar Rubio okin iruindarraren hilketaren «bultzatzailea» dela.

Alderdi abertzaleak prentsa-ohar batean esan du: «Angel Berroeta hil zuen poliziakide espainiarraren emaztearen inplikazioa ebidentea den arren, espainiar Estatuko auzitegiek berriz ere erakusten dute euren papera Euskal Herriaren kontrako errepresioaren inpunitatearen gordelekua dela».

Batasunaren aburuz, erabaki horrek frogatzen du «egun Zuzenbide Estatua deritzotenak indarrean dituen lege eta tresnek ez dutela balio Euskal Herriarentzat agertoki demokratiko bat eraikitzeko».

Ezker abertzaleak ondorioztatu du: «Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da inposizio eta eskubide ukazio errealitate hau bukatzeko, prozesu demokratiko bat abian jartzea». Gainera, egoera horiei aurre egiteko, Batasunak gogorarazi du: «Euskal Herriak esparru politiko berri bat behar du, zeinek herritar ororen eskubideak eta proiektu politiko guztiak bideragarriak direla bermatzen duen, eta non euskal gizartearen gain geratzen den bere etorkizuna erabakitzea».

«Estatu indarkeria doakoa»

Bestalde, Askatasunak ere iritzia eman zuen erabaki judizial horren gainean. Errepresioaren aurkako erakundearen ustez, «erailketaren bultzatzailea izatearen delituagatik Pilar Rubio absolbituta, erailketa honetan Espainiar Estatuaren erantzukizuna absolbitu nahi izan dute». Horrekin batera, Askatasunak esan du: «Hainbestetan aldarrikatzen den Zuzenbide Estatua gerrako sistema da; bere zeregina estatu biolentziari babesa ematea da, legalitate itxura baten azpian».

Alde horretatik, errepresioaren kontrako erakundeak honakoa adierazi du: «Espainiako tribunaletan ez da justizia baldintza beretan banatzen euskal herritarren artean; neurgailu ezberdinak erabiltzen dituzte». Erabaki horri buruz, Askatasunak esan du: «Espainiar estatuan biolentzia doan ateratzen da, GAL edo Pilar Rubiorekin gertatu bezala; aldiz, estatu biolentziari aurre egitea garesti irteten da». Horiek hala, Askatasunaren ustez, «hori aldatzeko borondaterik ezean, nekez abia daiteke prozesua».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
UAGA denuncia el «menosprecio» de la Diputación
Euskal Herria
Del Burgo, paladin de Nafarroa
Mundua
Haniyeh denuncia las maniobras de EEUU contra el Gobierno unitario
Kultura
Un pórtico rojo para el Puente de la Salve
Kirolak
Un buen punto para cerrar un mal ańo
Euskal Herria
La Justicia espańola quiere acallar también el apoyo social al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss