GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-20
Larunbatean eskubideak praktikan irabazteko deia
Euskal naziotasun eskubidearen aldarrikapenak azken hilabeteetan «erritmo bizia» hartu eta praktikaren garaia iritsi dela deritzo Bai Euskal Herriari ekimenak eta hori dela-eta «EHNA Erabili Eguna» antolatu du larunbaterako. Egunak Euskal Herriaren naziotasuna agertu eta errespetatzeko eskubidea praktikan irabaztea du xede.

DONOSTIA

Euskal naziotasun eskubidearen aldarrikapenak azkeneko hilabeteetan oihartzun zabala izan du, eta praktikaren garaia iritsi dela deritzo Bai Euskal Herriari herri ekimenak. Hori dela-eta «EHNA Erabili Eguna» antolatu du datorren larunbaterako. «Gure naziotasuna agertzeko eta errespetatzeko eskubidea» aldarrikatu nahi du kalean, abenduaren 23an, Bai Euskal Herriari ekimenak, urtero egiten duen legez.

Azken bi hilabeteetan, Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzeko eta frogatzeko euskal gizarteak makina bat jarduera egin duela adierazi du Mikel Luluaga Bai Euskal Herriari ekimeneko bozeramaileak. Hartutako erritmo biziaren adibidetzat jarri ditu: Hainbat eskualdetan egindako hamaika saltoki-gida, zenbait unibertsitatetan EHNA bideratu ahal izatea edota bertako hauteskundeetan EHNA erabiltzea, sindikatuetako hauteskundeetan EHNAren presentzi nabarmena eta Beasaingo CAF eta Indar enpresetan agiria bideratu ahal izatea.

Ekimenek esparru eta protagonista ezberdin eta askotarikoak batu dituztela gehitu du Luluagak.

«Euskal gizartea, zatiketa administratiboak gaindituz, herri gisa agertu bada ere, egungo esparru politikoa agorturik dagoela» frogatu dela deritzo Luluagak. Haren aburuz, euskal herritarrek dituzten behar eta borondateak ez dira erantzuten, eta horri aurre egiteko antolatu dute larunbateko ekimena.

«Dagozkigun eskubideak praktikan irabazteko eguna» dela adierazi du Luluagak, eta horretarako eskualde eta herri desberdinetan Bai Euskal Herriarik ekimenak antolatuko dituela jakinarazi du.

Euskal herritarrak maiz diskriminatzen dituztelako eskubideak praktikan irabaztea garrantzitsua dela nabarmendu du, eta parte-hartzera deitu du.



«Nazio gisa agertzeaz gain, nazio gisa aritzeko garaia»
EHNA erabiltzeak emaitza oparoak ekarri izan dituen arren, gaur egun oraindik badira EHNA onartzen ez dutenak. Haien artean FNAC, EuskoTren, IKEA edota IF lurrindegi sarea aipatu dituzte egindako agerraldian. Azken horrek Arrasateko saltoki gidan agertzeko prest zegoela agertu zuen, baina jarrera aldatu, eta EHNA ukatzen hasi dela azaldu dute. «Lotsagarritzat» jo dute lurrindegi horren jarrera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
UAGA denuncia el «menosprecio» de la Diputación
Euskal Herria
Del Burgo, paladin de Nafarroa
Mundua
Haniyeh denuncia las maniobras de EEUU contra el Gobierno unitario
Kultura
Un pórtico rojo para el Puente de la Salve
Kirolak
Un buen punto para cerrar un mal año
Euskal Herria
La Justicia española quiere acallar también el apoyo social al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss