GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-26
Alvaro Alcala-Galianoren irudia berreskuratu dute Igorren, hark Arratiara begira eginiko margolanekin
·Hilaren 31 arte izango da erakusketa kultur etxean, pintorearen lanekin antolatu den lehena

IGORRE

Arratiako memoria artistiko eta kulturala berreskuratze bidean, Alvaro Alcala-Galianori (Bilbo, 1873-Madril, 1936) buruzko erakusketa ikusteko parada eskaintzen du Igorreko kultur etxeak hilaren 31 arte. Hark Arratiarekin eta Igorrerekin izan zuen loturari eutsi nahi izan diote batik bat antolatzaileek. Izan ere, haren aburuz, 80ko hamarkadan «ahaztuta zeuden euskal margolarien lanak eta bizitza errekuperatzen hasi zirenean», bilbotarrari «ez zitzaion-eta merezi zuen arreta ipini».

Horiek hala, hil zenetik gaur arte haren inguruan egin den bakarkako lehen erakusketa horrek hau du xede: «Bere lan eta obra gure artegintzan merezi duen lekuan ipintzea». Gainera, hari buruzko lan gehiago sortzeko lagungarri izatea ere nahiko lukete.

Horretarako, Alvaro Alcala-Galianok Arratia ardatz hartuta egin zituen obrak hautatu dituzte erakusketarako. Pintoreak haurtzaroa Igorren igaro zuen batez ere, eta horren lekuko diren Arratiako paisai eta bizilagunak ageri dituzten margolanak ez dira gutxi. Hortik erakusketarako aukeratu zen izenburua ere: “Arratiara begira. Igorre eta Arratiako egonaldietako marrazkiak, apunteak eta margolanak».

1873an Bilbon jaioa, pintorea 1936an fusilatu zuten Paracuellos del Jaraman (Madril). Bidaia asko egin zituen Europan zehar, eta taldeko arte erakusketa batzuetan ere parte hartu zuen. Haren lanekin egin lehen erakusketa hauxe da, baina.

Ibilbide oparoa izan arren, haren biografia idatzia ez da neurri berekoa. Gainera, hari buruzko gezurrik ere kaleratu izan da. Izan ere, haren lehengusu Alvaro Alcala-Galiano Osmarekin nahasi dute sarri prentsa artikuluetan. Senideak “Abc”n idazten zuen, eta testu batzuk pintoreari egotzi zitzaizkion erruz; Zuloagaren kontra idatzitakoak, adibidez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Olentzero y la alegria para casi todos
Mundua
El Ejército de Etiopía bombardea los dos principales aeropuertos de Somalia
Kultura
Fallece James Brown, el «padrino del soul»
Kirolak
«La oficialidad de la selección Vasca depende de conceptos políticos»
Euskal Herria
PNV y PSE celebran que el Rey español pida «sosiego» y «cohesión» a los partidos
Mundua
La desgracia vuelve a golpear Aceh dos años después del tsunami
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss