GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-26
I. SAGARMINAGA - M. MENA
Mexiko: Kalean uso, etxean otso
Mexikoko gobernuaren «kalean uso, etxean otso» estrategia salatzen dute egileek. Nazioartean demokrata itxura ematen du, baina etxean errepresioa erabiltzen du herri xumea zapaltzeko. Horren isla, duela bederatzi urteko actealeko sarraskia. urtero bezala, 45 hildakoak gogoratu dituzte herritarrek.

Mexikoko Gobernuak nazioarteari giza eskubideen koloreekin makillatutako maskara erakusten dion bitartean, Mexikoko herri xeheari aurpegirik errepresibo eta bortitzena erakusten dio. Etxean uso eta kalean otso da Mexikoko Gobernuak erabiltzen duen estrategia. Eta hori ez da atzo goizeko kontua.

Abenduak 22 bete berri dituenean, burura datorkigu zoritxarrez orain dela bederatzi urte Actealgo jatorrizko herriari Gobernu Priistak eta paramilitarrek eginiko erasoa. Benetan sarraski beldurgarria eta suntsipen odoltsua izan zen 1997ko abenduaren 22 hartan gertatutakoa, eta gaur egun oraindik ere errudunak zigortu barik jarraitzen dute.

Acteal herrian errefuxiatutako indigena taldeek, gehienak erlijio katolikokoek, batzuk zapa- tistak eta besteak ez, 60 paramilitarren erasoa jasan zuten PRI alderdiaren aginduz. Erasoa izan baino lehentxeago, EZLNren aldeko indigena talde batek paramilitarren kamioiak ikusi zituen eta Actealgo herriari erasoa aurreikusten zuela jakinarazi zion. Batzuek ihes egiteko aukera baliatu bazuten ere, beste batzuek ezer txarrik egin ez zutela-eta bertan geratzea erabaki zuten. Otoitz egitea ebatzi zuten eta jaungoikoarekin bere hartan zeudela gupidagabe akabatu zituzten paramilitarrek.

EZLN-ren altxamendua

Gobernu Federalek ordaindutako baliabide hiltzaileek eskuan babes barik eta erantzuteko arma barik zeuden 45 haur, gizon eta emakume (horietako asko haurdun) akabatu zituzten. Chiapas Estatuko Segurtasun Publikoko poliziakideek hilotzak amildegi batetik botaz edota kobazulo batean gordez desagertarazi nahi izan zituzten. Are gehiago, Gobernuak sarraskia eta horren arrastoak desagertaraztea aldez aurretik hitzartua zeukan. Alabaina, hiltzaile ezjakinek ez dute oraindik ulertzen 1994 hartatik indigenen odola ez dela salatu gabe isurtzen. Urte hori izan baitzen jatorrizko herriek EZLNren ahotik duintasuna, justizia, lur-jabetza, demokrazia eta bakea aldarrikatu zuten eguna; 1994ko urtarrilaren lehenengoa.

Halaber, armada zapatistak ez zuen nolanahi erabaki altxamendurako data, egun horretan sartzen zen-eta indarrean Merkataritza Askerako Ituna (TLC): AEBetako, Kanadako eta Mexikoko gobernuek sinatutako itun kapitalista eta suntsitzailea. Akordioaren ondorioz, lurra, baliabide ekonomikoak eta jatorrizko herrien ongizatea eta oinarrizko eskubideak merke saldu zituen Mexikoko Gobernuak. Hiru herrialdeen arteko harreman ekonomikoak liberalizatzen ziren eta, beraz, merkatuak zabalik geratzen ziren (Mexikoren kalterako). Gainera, ituna sinatu ahal izateko, Mexikoko Gobernuak Konstituzioaren 27. artikulua aldatu behar izan zuen. Ondorioz, iraultza garaietatik babestutako «ejidoak» (auzo-lurrak, nekazaritzaren eta komunitate indigenen giltzarria) kapitalaren eta merkatuaren menpe geratzen ziren. Hori gutxi balitz bezala, lur-banaketa amaitutzat jo zen akordioaren eraginez.

Hainbat urteren joan-etorrian, Mexikoko Gobernuak poliziaren eta paramilitarren bitartez zein harreman globalizatzaileen izenean Mexikoko herria zapaltzen jardun du eta aurpegi desberdinarekin bada ere, gaur egun berdin jarraizen du. Hala ere, herria ez da eskuak gurutzaturik geratu eta ez dago babesgabe. Herri mugimenduak han eta hemen antolatu dira eta ikurrin berdinaren babespean elkartuta Gobernu kapitalista globalizatzaile eta hiltzaileari aurre egiten ari dira.

Horren albotik, herri antolakuntza aldarrikatzen duen ibilbidea da EZLNko “La Otra Campaña” (Beste Kanpaina) ekimena. Urte hasieratik 0 ordezkaria (Marcos komandanteordea) Mexiko herrialdea zeharkatzen ari da Mexikoko herri xumea batzeko eta antolatzeko eskatuz, ezkerreko jende, mugimendu, erakunde eta elkarteei batzeko eta denek berdina duten etsaiari aurre egiteko dei eginez. Ostera, deiari erantzun dioten hainbatek eta antolatu diren mugimenduek Gobernuaren errepresioa jasan dute. Gobernuak, ostera, ez du herri antolaturik nahi, bere jardunbide zikinak salatuko duen eta oinarrizko eskubideak defendatuko duen beldur dagoelako. Hala erakutsi izan du beti, eta horren adierazgarri dira aurtengo Atencoko eta Oaxacako gertaerak.

Maiatzean “La Otra Campaña” Atencotik pasa eta egun batzuetara Gobernuaren poliziakide militarrek aspalditik diharduen herri mugimenduari indarkeriaz eraso zioten. Bestalde, joan den ekainean irakasleen protesta-kanpaldi baketsuari zitalki eta bortizki eraso zioten Oaxaca estatuko poliziakideek, Ulises Ruiz Ortiz Oaxacako gobernadorearen aginduari men eginez. Horri erantzunez, Oaxacako herritar andana bildu eta mugimendu antiautoritarioa sortu zuten: APPO (Oaxacako Herritarren eta Herrien Batzordea). Emakume elkarte, sindikatu, giza eskubideen erakunde, ekologista, nekazari, jatorrizko herri, ikasleŠ eta beste hainbatek protestan zeuden irakasleekin elkartu eta Ulises Ruizen kargubetzea aldarrikatzen dute.

Herri Batzordeak bere eskaerak entzun ditzaten hamaika ekintza baketsu egin ditu. Ostera, kalez jantzitako poliziaren eta agintarien soldatapeko pistoleroek kanpaldiari tiroz eraso diote hainbatetan. Vicente Foxek (presidente zenean) PFP polizia militarrari herri mugimendua deuseztatzeko agindu zion; bortxa, indarkeria eta giza eskubideen aurka dauden hainbat ekinbide erabiliz. Protesta martxak tiroz desegin dituzte poliziakide eta pistoleroek, sikarioek mugimenduko kide asko bahitu eta desagertarazi dituzte, elkarrizketaren bidetik gatazka konpontzeko asmoz gobernuari hurbildu zaizkion mugimenduko buruak atxilotu dituzte, presoak bisitatzeko aukera ukatuŠ Mugimenduko hainbeste kide desagertarazi dituzte, hildakoen eta atxilotuen kopurua ezin dute zehaztu.

Garai batean PRIko Gobernua izan zen herriarekiko erasoen eta hilketen errudun, gaur egun Foxek hasitako PAN alderdiko Gobernua da, Felipe Calderon buru salatu beharreko agintea. Borreroak baditu milaka aurpegi. Herriak dauka aurpegi garbi bakarra. -

(*) Irantzu Sagarminaga eta Monika Mena, Askapenako brigadistak Mexikon


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Olentzero y la alegria para casi todos
Mundua
El Ejército de Etiopía bombardea los dos principales aeropuertos de Somalia
Kultura
Fallece James Brown, el «padrino del soul»
Kirolak
«La oficialidad de la selección Vasca depende de conceptos políticos»
Euskal Herria
PNV y PSE celebran que el Rey español pida «sosiego» y «cohesión» a los partidos
Mundua
La desgracia vuelve a golpear Aceh dos años después del tsunami
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss