GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-26
Jurgi San Pedro - UEUko kidea
Euskal Herrigintza eta Unibertsitateaz berriro

Ikerketa, mintegi eta bestelakoetan oinarri duten txostenak eta analisiak txerrikiak bezala ekoizten diren honetan, orain urte batzuk eta UEUren eskutik Euskal Unibertsitatearen gaineko mintegiaz hedabide honetan lehengoan (GARA, 06-12-13) ezer ez aipatzea aurpegiratu zidaten UEUko kide batzuek, egungo egoeraren petraltasunetik irteteko ezinbesteko muga- rria izango balitz bezala berau.

Irudikaria elikatzeko beharrezkoa zaigun beste aipamen baten faltaz arituko balitz bezala bota zidaten euren iritzia, hau da, izenburu-helburuarekin bat gatozenon irudikarian hondar, sastar bereizketa baten ondorioz irauten duten iritziak izango bailiran mintegi horietan jasotakoak, nolabaiteko iritzi-adreiluak izango balira bezala berauek, alegia.

Bada, sortzear dugun Herri Unibertsitatearen aldeko apustuaren ispilua zenbait mintegi burutu izana horren aldeko ekintza nahikoak bezala hartuak badira, edota ekimen posible guztien gainean mintegi horiek ikur baditugu, jai dugu! Aipamen guztiak soberan daude horrelako premia duen nazio egitasmo bat gauzatzeko orduan. Gure euskal espazioan herri unibertsitatearen asmoak ekintzen politika behar du, hitzen politika denborak irensten baitu; ez, ordea, espazioan gauzatutako herri asmoak.

Asuntoa, finean, zera da: Herrien Europa honetan lehenbailehen bestelako unibertsitate azpiegitura zilegizkoa behar dugula martxan jarri. Eta, antza denez, berau martxan jartzeko botere finantzario nahikoa bermatuta bide dugu, baita Europako eremuak horrelako azpiegitura sortzeko eskatzen dituen betekizun juridikoak ere, eta, funtsezkoena dena, bere herriarekin konprometituta jarduten duen eta berea dela sentitzen ez duen unibertsitatean bere indar sortzailea xahutzen ari den euskal ikasleria (irakasleria baino areago) hortxe dugu, ez dakit nongo mintegi parte-hartzaileei itxoiten. UPVri eta UPNAri aurrez aurre jartzen zaien euskaltzaletasuna umezurtz dabil eta UPVren eta UPNAren soldatapeko irakasle euskaldunak mutu eta gor, gehienak, edota presarik gabe, berdin dio, berdin zaigu egunero horren premia sentitzen dugunoi.

Apustuaren alde agertu ohi den nahiaren tamainan ere neurtzen da bera gauzatzeko denbora. Nahia ez bada sendoa, denboraren joana nagusituko da, hau da, nahiaren eta errealitatearen artean denboraren tarteak hartuko du nagusitasuna, espazioaren lekukotasuna garaile izan gabe. Beldurra ezin da oztopo izan.

Halere, eta mingotsegia ez suertatzeko, bestelako eztabaidak mamitzea falta zaigu. Azpiegi- turen gaineko hausnarketa, kasurako. Ildo honetatik, sortzear dugun Herri Unibertsitatearen asmo hezitzailearen jarioak eragin ditzakeen elkar-eragintza «mikropolitikoak» kontuan hartu beharreko gogoeta-gaia prospektiboa, sortzear dugun unibertsitatearen egoitza nagusia zein izan beharko lukeen eztabaidatzeko eta adosteko orduan. Asmo hezitzaileak eta politikoak batera doazela ezin dugu ahantzi. Egoitza hipotetikoa aukeratzea bezain garrantzitsua da lehiakide zuzena eta aproposa aukeratzea, gure herri asmoetan eraginkorrak izaten ari garela berehala jabetzeko.

Honez gain, Euskal Herriaren kanpo proiekzio sinbolikoa bideratzeko leku espazial eta ez birtual aproposa behar dugu, horretarako gure nortasunaren aldeko aldarrien lekuko indartsuenetatik (dokumentazio gune) gertu kokatu behar dugu berau, hau da, gure herri asmoetan lagungarri suertatuko zaigun informazio pribilegiatuen artxibategi eta gordailuetatik gertu ­dena ez dago sarean aurkitzerik­, taxuzko ikertzaileak trebatzeko eta erabateko informazioa erabaki gune- etara bideratzeko.

Horrenbestez, nahiz eta jakinaren gainean egon, mintegiei eta bestelakoei esker, horiek ekartzen dituzten ondorioak zilegitzat hartzeko prest egongo ote dira/gara atzeraezinezko apustu historikoei bide emateko orduan, baina denborari nagusitasuna eman gabe? Funtsezkoena ez da egonkortasun ekonomiko indibidual huts batez baldintzaturiko aurrerapausoak ematea. Ala bai? Zuek esan, irakasle jaun-andreok, herria izateko lasterketari ekin ala karreradun funtzionarioak izateko helburuak lehenestea zilegizkoagoa ote den. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Olentzero y la alegria para casi todos
Mundua
El Ejército de Etiopía bombardea los dos principales aeropuertos de Somalia
Kultura
Fallece James Brown, el «padrino del soul»
Kirolak
«La oficialidad de la selección Vasca depende de conceptos políticos»
Euskal Herria
PNV y PSE celebran que el Rey español pida «sosiego» y «cohesión» a los partidos
Mundua
La desgracia vuelve a golpear Aceh dos años después del tsunami
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss