Olentzerok ere euskal presoak gogoan izan ditu
·Espetxeetara martxak eta elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean makina bat herritan
Euskal preso politikoek Euskal Herritik milaka kilometrora igaro dituzte egun hauek ere. Horiek hala, batzuek egunotako berotasuna espetxeetaraino eraman dute, eta beste ehunka lagunek, berriz, mobilizazio eta elkarretaratze ugari egin dute Euskal Herriko txoko gehientsuenetan.
DONOSTIA
Joan den larunbatean, espetxeratua den Olentzero ere kalez kale ibili zen euskal preso politikoen aldeko aldarrikapenak txoko ugaritan plazaratzen. Hala, toki batzuetan espetxeetara martxak antolatu zituzten; beste batzuetan, berriz, elkarretaratzeak eta kantaldiak. Gainera, Euskal Herritik aldenduak dituzten presoei elkartasuna adieraztearren, Soto del Realgo eta Brievako espetxeetara martxa egin zuten, eta 35 lagunek hartu zuten parte. Martutenera ere martxa antolatu zuten, eta Errenteriatik 50 lagun bertaratu ziren. Santurtzin eta Portugaleten, berriz, gatibu zen Olentzero ikatza banatzen ibili zen, eta, hala, Ertzaintzaren polizia etxean eta PSEren, EAJren eta EAren egoitzetan ikatza utzi zuen. Horietan, 60 eta 100 lagun aritu ziren kantari, hurrenez hurren. Larunbatean ere, Ultzaman, 55 lagunek elkarretaratzea egin zuten euskal preso politikoen eskubideak babesteko. Guardia Zibila ere bertaratu zen, eta lagun bat identifika-tzeaz gain, tentsiouneak sortu zituzten polizikideek.
Zaldibian, baserriz baserri Gainerako herrietan ere izan ziren mobilizazioak: Oiartzunen (150), Errenterian (80), Lezon (100), Hondarribian (50), Soraluzen (100), Elgoibarren (65), Deban (25), Mutrikun (100), Getarian (55), Zumaian (30), Azpeitian (350), Hernanin (1.000), Azkoitian (25), Zarautzen (100), Urretxu-Zumarragan (150), Arrasaten (400), Pasai Donibanen (53), Bilboko Txurdinagan (70) eta Santutxun (300), Zornotzan (140), Leioan (69), Lizarran (250), Legorretan (40), Astigarragan (18), Urnietan (56), Laudion (20), Lazkaon (200) eta Zaldibian 100 lagun baserriz baserri ibili ziren. Donostian: Antiguan (150), Alde Zaharrean (70), Intxaurrondon (50), Egian (60), Altzan (15), Herreran (45), Loiolan (30) eta Amaran (50).
|