GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-26
Hirukoaren eta PSEren elkarlana, 2006ko ezaugarria
«Akordio zabalen» bidez erdietsitako legeak onartu ditu aurten Gasteizko Legebiltzarrak. Ezker Abertzalea talde parlamentarioaren babesa behin bakarrik izan du hirukoak 2006an, baina horrek Aralarren eta, batik bat, PSEren babesa ezinbestekoak izan ditu. 2007ko aurrekontuak onartzeko, esaterako.

GASTEIZ

Guztira bederatzi lege onartu ditu aurten Gasteizko Legebiltzarrak, eta horietako bi aste honetan bertan hobestea aurrez ikusten dute: 2007ko Aurrekontuak eta Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoa. Urteko balantzea egiterakoan, lege horiek «akordio zabalen» bitartez onartu dituztela nabarmendu dute; nagusiki, hirukoa osatzen duten alderdien eta PSEren bozei esker onetsi dituzte gehienak.

Izan ere, PSEren babesa ezinbestekoa izan du Lakuako Gobernua osatzen duen hirukoak 2006ko lege garrantzitsuenak onartzeko: 2007ko Aurrekontuak, Uren Legea eta Lurzoru Legea. Beste alde batetik, ostegun honetan egingo dute 2007ko aurrekontuak onartzeko bozketa, baina PSE alderdiaren babesa, Aralarrena bezalaxe, hirukoak izango duela aurrez ikusia dago.

Aralarren babesa ere izan zuten, baita PSErena ere, EAJk, EAk eta EBk osatzen duten Gobernuak sustatutako eta 2006ko legerik garrantzitsuena izan den Lurzoru Legea onartzeko. Modu horretan, aurten, lehenbizikoz Gasteizen onartu dituzten arauak ondokoak izan dira: Uraren Legea, Lurzoru eta Hirigintza Legea, Logopeden Eskola Ofiziala Eratzeko Legea eta Euskadiko Ondarearen Legea. Honako legeak aldatu ditu Legebiltzarrak: Prezio Publi- koen eta Tasen Legea, eta Polizien eta Kooperatiben legeak bigarrengoz.

Ezker Abertzalea talde parlamentarioaren sostengua behin bakarrik izan du hirukoak, Prezio Publikoen eta Tasen lege proiektua onartzerakoan. Gainerako bozketetan, Ezker Abertzalea taldeak aurka bozkatu du edo abstenitu egin da.



Beste lau lege bideratzen

GASTEIZ

2005ean eta 2006an onartutako legeak batuz gero, hamalau izan dira legegintzaldi honetan hirukoak aurrera ateratakoak. Oraindik, gainera, lau proiektu lege ditu bideratzeko: Garapenerako Kooperaziorakoa, Liburutegiena, Elkarteena eta Etxepare Euskal Institutua eratzekoa. Gainerakoan, 31 osoko bilkura egin dituzte Gasteizko Legebiltzarrean, eta udalbatzarrean eta batzordeetan 250 ez legezko proposamen eztabaidatu dituzte. Gainera, Arartekoaren bi txosten jaso dituzte. Kuriositate gisa, EAJko parlamentarien akatsa legoke: Ondarearen Legea onartzerakoan PPk egindako hogei zuzenketa ingururi aldeko boza eman baitzieten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Olentzero y la alegria para casi todos
Mundua
El Ejército de Etiopía bombardea los dos principales aeropuertos de Somalia
Kultura
Fallece James Brown, el «padrino del soul»
Kirolak
«La oficialidad de la selección Vasca depende de conceptos políticos»
Euskal Herria
PNV y PSE celebran que el Rey español pida «sosiego» y «cohesión» a los partidos
Mundua
La desgracia vuelve a golpear Aceh dos años después del tsunami
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss