- Berezkoen Superprestigioa
Ozafrain eta Ezkurra II.a sailkatu dira finalerako
·Datorren igande arratsaldean neurtuko dira Donibane Garazin
OZAFRAIN 40
ETXETO 32
EZKURRA II 40
WALTARI 34
DONIBANE GARAZI
Patrick Ozafrainek eta Paxkal Ezkurrak jokatuko dute datorren igande arratsaldean Superprestigioko finala Donibane Garazin, herenegun arratsaldean finalerdiak irabazi baitzituzten.Ezustea Ozafrainek eman zuen, Etxeto, egungo txapelduna, mendean hartuta. Bankakoak urte pare batean ez du bere mailarik eman, baina ari da berera etortzen. Finalerdi oso serioa egin zuen. Hastapenean markagailuan atzetik izan arren, ihes egin gabe eutsi zion, eta txapelduna nekatzen hasi zenenan aprobetxatu zuen markagailuari buelta emateko. Izan ere, Etxeto tripetakoak jota ibili da, eta ahuldu samartuta heldu da finalerdi hauetara. Bigarren finalerdian ez zen ezustekorik izan, eta Paxkal Ezkurrak eraman zuen finalerako txartela. Waltarik maila handia du, baina gabezia batzuk ere baditu, eta horietako bat errestoa da. Saketik hamabost kintze hartu zituen, eta modu horretan ezinezkoa da Ezkurra menderatzea. Urruñakoak norgehiagoka beti kontrolpean izan zuen. 24 urte bakarrik izan arren, buruarekin jokatzen du, eta ez da inoiz urduri jartzen.
|