Imanol Urbieta elkarrizketatu dute «Jakin» aldizkarikoek
DONOSTIA
“Jakin” aldizkariaren 156. zenbakiak badu atal azpimarragarri bat, Miel A. Elustondok Imanol Urbietari elkarrizketa egin diolako Historia bizia sailean. 1934an Zarautzen jaiotako musikagile eta pedagogo horren bizitza eta obra arakatu ditu Elustondok: haurtzaroa Zarautzen; ikasketak Arantzazun; “Jakin” aldizkariaren sorrera garaia; umeei musika irakasteko bokazioa, eta Zarauzko ikastolako esperientzia, bertzeren artean.
Elkarrizketa horretaz gain, Paulo Agirrebaltzategiren artikulu bat ere plazaratu dute Gaiak sailean. Bertan, Jakin Kultur Taldearen inguruan 1956 eta 1977 urteen artean egindako hainbat lan ekartzen digu gogora: liburugintza, hiztegigintza eta UZEIren sorrera. Hori guztia Euskal Unibertsitatearen egitasmoari begira egina dela baieztatzen du Agirrebaltzategik.
|