GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-28
Kresala dantza taldeak «Sehaska» ballet «zintzoa» estreinatuko du gaur

DONOSTIA

Kresala dantza taldeak “Sehaska” balleta estreinatuko du Donostiako Gazteszena aretoan, gaur, arratsaldeko zortzietan. Faustino Aranzabal zuzendariaren aburuz, lan zintzoa egin dute. «Aurreko obrak, ‘Marixe’k, antzerki ukitu handia zuela ohartu ginen eta honetan dantza soila bilatu dugu. Tranparik gabekoa da alde horretatik», ohartarazi du.

Talde mugimenduen bidez, zerbaiten parte izatearen emozioa sentiaraziko diete Kresalako kideek ikusleei, baita ikuspegi erromantiko eta positibista azaldu ere. Bakarlan garaikideak, ordea, ez izatearen estutasunaren adierazgarri izanen dira. Gorteetatik antzerkira zer-nolako garapena izan den ere erakutsiko dute, dantzaren sehaskatik sehaska dantza batera pasatuta.

Obra prestatzeko, Kresala taldekoak Bitoriano Gandiagaren poemak irakurtzen aritu dira, benetan aberasgarriak iruditu zaizkie eta bat hautatu dute balletari hasiera emateko. Honela dio: «Hau ez da irudipen bat, hau ez da oroitzapen bat, baizik sentimendu bizi bat». Amaieran, berriz, Tere Irastortzaren poema bat interpretatuko dute, amatasunari buruzkoa.

Bost dantzari nagusi eta hogeita hamabost taldekide arituko dira 75 minutuko ikuskizunean. Horiekin batera, sei musikari arituko dira zuzenean sortzen, dantza erromantikoek zuzeneko musika izanen baitute. Bakarkako saioetan Amaia Zubiriak a capella abestutako herri kantak erabiliko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss