GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-28
«Seussen mundua» musikal koloretsu eta bizia Kursaalen emango dute etzi
Familia osoarentzako musikala da «Seussen mundua», bizia, koloretsua eta aberatsa, Broadwayko doinuez gain, pop, rock, blues, jazz eta gospel erritmoak ere biltzen dituena. Euskara hutsezko lana prestatu zuen Bergarako Orfeoiak Doctor Seussen ipuinak oinarri hartuta, eta herrian bertan eta Bilbon erakutsi ondotik, Kursaalera eramanen dute magia.

DONOSTIA

Bi ordutan hainbat instrumentu, nota, pertsonaia eta ekintza nahasiko dira Kursaalen, etzi arratsaldeko lau eta erdietan hasita, benetan aberatsa baita “Seussen mundua” ikuskizuna, David Azurza musika zuzendariak atzo azaldu zuenez. «Doinuak alaiak, biziak eta askotarikoak izanen dira, Broadwayko ohiko melodiez gain, popa, rocka, bluesa, jazza eta gospela elkartuko direlako. Oso-oso lan azkarra izanen da eta gauza asko gertatuko da, baita musikan ere», iragarri zuen. Aberastasun hori lortzeko, luxuzko talde instrumentala osatuko dute Bergarako musika eskolako irakasle eta ikasle ohiek, barrenean hainbat atal hartuko dituena: haria, egurra, metala, perkusioa, teklatuak, gitarra eta baxu elektrikoa.

Valen Moñux zuzendari artistikoa dantzaren garrantziaz mintzatu zen. Tolosako Izaskun Arriolaren eskolako zortzi lagunek mugituko dute gorputza Bergarako helduen eta gazteen orfeoien eta herriko musika eskolako ikasleen ahotsen erritmora. «Dantzari ezin hobeak izan arren, zaila izan da guretzat lanari Broadwayko kutsua ematea, beharrezkoa baitzen parte-hartzaile guztiak estilo horretan murgiltzea. Baina lortu egin dugu erronka betetzea, Alicia de Cesar iruindarrak egindako koreografiaren diseinuari esker», adierazi zuen.

Aurkezpenean ziren zenbait pertsonaia ere, Ttipi, nortarren armadako kadetea, katua eta kanguru bekaiztia, musikalaren fantasiaren erakusgarri. Theodor Geisel Seussen istorioak eta pertsonaiak dira musikalaren oinarriak. Sekulako arrakasta dute Seuss doktorearen liburuek, Ameriketako Estatu Batuetan gehien saltzen direnak dira Bibliaren ondotik eta anitz erabiltzen dituzte umeei irakurtzen irakasteko. 2001ean istorio horiei buruzko musikala estreinatu zuten Broadwayn, Stephen Flahertyk sortutako doinuekin, eta geroago Bergarako Orfeoiak euskarazko bertsioa prestatu zuen.

Bi mundu

Kursaalera bertaratzen denak bi mundu ikusiko ditu, animaliena eta nortarrena. Oihaneko Potol elefanteak belarri finak ditu eta hauts izpi batean bizi diren nortarren ahotsak aditzen ditu. Katuaren magiari esker izaki nano horiek handitu eginen dira eta ezagutzeko aukera izanen dute haurrek.

Valen Moñux pertsonaia horiei bizia emateko izan dituzten zailtasunez aritu zen. «Erraza da Donald ahatez mozorrotzea, aski baitira bi elementu jendeak zein den jakin dezan. Seuss doktorearen pertsonaiak ezezagunak zaizkigu, ordea, eta ahalegin handia egin du Kukubiltxok atrezzoa eta jantziak prestatzen, baita Jose Luis Raymondek ere eszenografian. Ipuinak hiru dimentsiotan irudikatu eta magia eraman dute agertokira», ohartarazi zuen. Azurzak, aldiz, honakoa gaineratu zuen: «Gurea bezalako ero talde batek bakarrik egin dezake lan izugarri hori».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss