GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-28
Azkarate: «Tokiko telebisten lehiaketa ez da kate autonomikoa sortzeko bidea»
Telebista digitala sustatu nahi duten eragile eta erakundeek martxoaren 23a bitarteko epea dute proiektua aurkezteko. Gaur argitaratuko dute EAEko Agintaritza Aldizkarian lehiaketarako deialdia. Lakuako Kultura sailburu Miren Azkaratek azaldu zuenez, hurbileko esparrua bete beharko dute kateek, eta ezin izango dute katean emititu. Euskararen presentziari dagokionez, lehenetsi egingo dutela zehaztu zuen, «bideragarritasun ekonomiko eta teknikoaren baitan».

DONOSTIA

Toki Telebista Digitalaren lehiaketarako araubidea eta deialdia gaur argitaratuko dituzte EAEko Agintaritza Aldizkarian. Lakuako Kultura sailburu Miren Azkaratek agerraldia egin zuen atzo, zehaztu dituzten arauen gaineko xehetasunak emate aldera.

Azkaratek tokiko telebistek hurbileko esparru hori benetan bete beharko dutela nabarmendu nahi izan zuen, eta «tokiko telebistek ezin izango dute telebista-kate baten bidez emititu edo horietako batean parte hartu». Katean emititzeko aukerarik ere ez dutela izango azaldu zuen; hau da, ezin izango dute kateen artean programazioaren %25 partekatu.

Tokiko telebista operadoreek bete beharreko baldintzak baino areago doaz. «Egunean gutxienez ere lau orduz eta astean hogeita hamabi orduz jatorrizko programak eman beharko dituzte; emititzen diren programen erdiek telebistako operadoreak berak ekoitzitakoak izan beharko dute; eta beren programazioan kontzesioaren estaldura-eremuari zuzendutako berariazko edukiak eta informazioa eskaini beharko dituzte», azaldu zuen. Alde horretatik, honakoa gehitu zuen: «Hau ez da modu bat nolabait atzeko atetik telebista autonomikoak sortzeko». Programazioaren inguruan bete beharreko baldintzei dagokienez ere, euskal musika eta ikus-entzunezko produkzioak izango direla bermatuko dutela adierazi zuen Azkaratek, «horretarako, halabeharrez, euskal autore eta abeslarien lanek emisio-denbora osoaren %15 hartuko dute».

Nola lehenetsi euskara?

Tokiko telebisten alorrean euskarak izan behar duen lekuari dagokionez, Azkaratek ezarri dituzten gutxienekoak jakinarazi zituen; %50 udaletarako eta %20 enpresa pribatuen telebistetarako, alegia. Bi alorrei dagokienez, sailburuak zehaztu zuenez, gutxiengoa zehaztu badute ere, euskararen presentzia elebidun kopuruaren baitakoa izango da. Azkaratek euskarak lehentasuna izango duela adierazi zuen, baina lehiaketan zein modutan lehenetsiko duten galdetu zioten, eta hau erantzun zuen: «Gainerako baldintzak bete, eta euskaraz eskaintza nabarmen hobea egiten duenak puntuazioan esleipena lortzeko arazorik izan ez dezan bilatzen dugu».

Epeei dagokienez, Lakuako ordezkariak azaldutakoaren arabera, martxoaren 23a bitartean izango dute interesa dutenek proiektuak aurkezteko aukera. Udalek ere epe bera izango dute, nahiz eta azken horiek lehiaketan parte hartzeko premiarik ez duten; izan ere, Lakuak lehentasuna eman die udalei. Hala, eskaerei erantzuteko, udaletarako kanal bat gorde dute orotara izango diren hamabost barrutietan izango diren lau kanaletatik. Zehazki, Gasteizen, Arrasaten, Donostian, Zarautzen, Irunen, Barakaldon eta Getxon.

Epeak epe, Edurne Basoa Lakuako Kabinete eta Hedabideetarako zuzendariak azaldu zuen lehen tokiko telebistak 2008an has litezkeela emititzen.

Bihartik aurrera, beraz, tokiko telebista digitala martxan jartzeko interesa duten elkarteek eta taldeek eskaerak egin beharko dituzte. Horretan buru-belarri jardungo du Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak ere. CMN, EKHE ­GARA eta “Le Journal du Pays Basque” egunkariak argitaratzen dituen taldea­ eta EKT komunikazio taldeek, Euskaltel, Elkar eta Bainet-ek osatzen duten taldeak eskualde bakoitzean euskarazko telebista bat sustatzea du helburu; «euskara ahalik eta gehiena zabaltzea telebista eremura», alegia. Horretarako, gainera, tokian tokiko eragileekin auzolanean aritzeko asmoa erakutsi du joan den irailean jendaurrera aurkeztu zen komunikazio taldeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss