GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-28
«Errepide mapa» eskatu dute Muxikarako
·Industrialdearen plangintza geldiaraztea eskatu dute hainbat sindikatu eta taldek

Muxikan egin nahi duten industrialderako «errepide mapa» bat hitzartzeko eskatu dute eskualdeko sindikatuek, talde ekologistek, Batasunak eta Gai herri-plataformak. Atzo egindako agerraldian, proiektuaren nondik norakoen berri eman eta prozedura gelditzeko eskatu zuten.

GERNIKA

EHNE, ELA, LAB, Gernika-Lumoko Batasuna, Gernika-Lumoko Gai herri plataforma, Ekologi Tailerra eta Erlezainak prentsaren aurrean izan ziren atzo, eta Muxikan eraiki nahi duten industrialdea izan zuten mintzagai. 2004. urtean Sabin Intxaurraga sailburuari eta geroago, Esther Larrañagari bidalitako ­eta erantzun gabeko­ gutunak aipatu zituzten eta era berean, Sprilur-ek ere ez duela erantzunik eman salatu zuten.

Ondoren, proiektua aurrera zihoanez, 2005. urtean aurkeztutako alegazioak aipatu zituzten, baita 2006an Muxikako Udalbatzak onartutako Arau Subsidiarioen aldaketa ere. Azken unean aurkeztutako alegazioez gain, «lehenengo eta behin iaz egindako alegazioak berresten» dituztela nabarmendu zuten atzo.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzaren «akats larri batzuk» aipatu eta gero, EAJ eta EA kritikatu zituzten. «Badirudi EAJrentzat eta EArentzat garapen iraunkorraz eta, ondorioz, parte-hartze demokratikoaz ­auzolana­ hitz egitea zeruko musika dela, Rio 1992ko edota Aalborgeko gutuneko zeruko musika. Hala ere, eurekin ez duela zerikusirik dirudi, dokumentu biak sinatuta dituzten arren», esan zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss