GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-28
Presoen aldeko hitzordu ugari prest daude Urtezahar egunerako

DONOSTIA

Egunotako berotasuna euskal preso politikoei, iheslariei eta euren senideei helarazteko makina bat ekimen ari dira gauzatzen Euskal Herri osoan. Joan den urrian Askatasunak martxan jarri zuen ekimen ibiltariak, adibidez, ez du etenik izan eta egun Urola Kosta eskualdean dago.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak eta jada inposatutako zigorra beteta dutenak berehala askatzea eta EPPK herriratzea dira Azpeitiko Sindikatu Zaharrean gose-greban dauden 25 lagunen aldarrikapenak eta xede hori lortzeko egutegi oparoa prestatu dute igandera arte. Atzo, adibidez, euskal presoen egoeraren inguruko hitzaldia egin zuten Aitonenan.

Gaur, aldiz, Patxi Aristi preso zumaiarrak 15 urte beteko ditu gatibu, eta hori dela-eta, Topaseko espetxera egingo dute martxa. Arratsaldean Zarauzko Musika plazan elkarretaratzea egingo dute, Mikel Larrañaga preso zarauztarrak urtebete egin baitu kartzelan. Bihar, hileko azken ostirala izanik, Etxerat-en elkarretaratzeekin bat eginez gose-grebalariek Azpeitiko eta Azkoitiko elkarretaratzeetan hartuko dute parte. Larunbatean, aldiz, Martuteneko espetxera egingo duten martxan parte hartuko dute grebalariek eta igande eguerdian Azpeitian egingo duten elkarretaratze baten bidez amaiera emango diote ekimenari.

Baina Urola Kosta ez da presoen aldeko ekimenen ispilu bakarra. Izan ere, urteko azken egunean ugariak izaten dira presoen alde egiten diren elkarretaratze, manifestazio edota brindisak eta horien adibide da Errenteriako topaguneak antolatutako manifestazioa. Igandean izango da 18.30ean eta herriko plazatik abiatuko da.

Ur brindisa Uribe Kostan

Donostiako Altza auzoan eta Mutrikun bost eguneko gose-grebari ekin zioten asteartean.

Urola Kostatik bueltan, Uribe Kostak hartuko du, abenduaren 30etik urtarrilaren 6ra bitartean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimen ibiltaria, eta egitaraua aurkezteko asmoz agerraldia egin zuten atzo. Bertan, Algortako bertso eskolaren, suhiltzaileen edota AEK-ko irakasleen atxikimenduak jaso di- tuztela adierazi zuten.

Mitxel Sarasketa preso ohiak gatibu dauden 37 bizilagunak gogoan izan bazituen ere, zigor osoa betea duten Perez del Rio, Terrones eta Bilbaoren egoera salatu zuen bereziki.

Ekimen ibiltariak Uribe Kostara eramango dituen ekitaldien artean, Gabon zahar gauean Erandion egingo duten ur brindisa eta Urteberri egunean egingo dituzten karteladak ekarri dituzte gogora besteren artean. Bi egun geroago, aldiz, hitzaldia egingo dute Astrabuduan eta ekimena bukatzeko, urtarrilaren 6an, ekitaldia egingo dute Algortako Txiki eta Otaegi Plazan. Bertan, hainbat eragilek astean zehar hartutako konpromisoak aurkeztuko dituzte.

Txantrean ere aste osoan zehar presoen aldeko ekimenak iragarri dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss