GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-28
«Entzun, ikusi eta isilik egotera» joango da Sanz Presidenteen III. Biltzarrera
·Nafarroako presidenteak ez du oraindik argitu Zapaterorekin hitz egin duen ala ez

IRUÑEA

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek datorren urtarrilaren 11n egingo duten Presidenteen III. Biltzarrean parte hartuko duela esan du, baina bertara «inolako planteamendurik gabe» eta «entzule gisa» joango dela azaldu du.

Senatu espainolean egingo duten bilera horretan ikerkuntza, garapena, ingurumena eta immigrazioa izango dira gai zerrendako atal nagusiak. Miguel Sanzi, hark adierazitakoaren arabera, «bake prozesuan Nafarroaren egoeraren gainean» aritzea gustatuko litzaioke.

Sanzek Estatu espainoleko Administrazio zentralari «eskaera handiegirik» egingo ez duela esan zion, eta «merezi ez duen ezer jasoko ez» duela ere adierazi zuen. Bilerara «entzun, ikusi eta isilik gelditzeko asmoz» doala azaldu zuen, baina inoren ideiei ez diela «men egingo» gehitu zuen.

Biltzarrean Jose Luis Rodriguez Zapatero Estatu espainoleko presidentearekin harreman motaren bat edukitzeko aukera balu, «prest» egongo litzatekeela adierazi du Sanzek.

Miguel Sanzek azken hilabeteetan Zapaterorekin inolako bilerarik eduki ez duela badio ere, joan den astean Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiak adierazpen hori ezeztatu eta azkenaldian bien artean bilera bat egin dutela adierazi zuen. Sanzek, ordea, ez du hori zehaztu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss