GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-28
Udalerrietan euskara planak egiteko akordioa sinatu dute Lakuak eta Eudelek
Udalerrietako euskararen normalizazio planak indartzeko eta koordinatzeko hitzarmena sinatu dute Eudelek eta Lakuako Gobernuak datozen hiru urteetarako. Udale, Udal arteko Euskarara Sarea, urtarrilean hasiko da lanean, eta bertan parte hartzeko, euskararekiko «konpromiso politiko sendoa» erakutsi beharko dute udalek.

BILBO

Udalerrietako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak bultzatu eta koordinatzea abiapuntu hartuta, euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuarekin, lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, eta Lakuako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Modu horretan jaio da Udal arteko Euskara Sarea, Udale.

Ekimen hori atzo aurkeztu zuten Lakuako Gobernuko Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Eudeleko Batzorde Eragileko Eus- kara arduradun eta Berangoko alkate Miren Dobaranek, besteren artean, Bilbon egindako agerraldian. Haiek azaldu zutenez, sare berriaren helburu nagusien artean udaletan euska-ra normalizatzeko planak bul- tzatzea dago, bai eta «euskararen aldeko jarduerak» koordinatzea ere.

Gainera, Udale sareak aholkularitza zerbitzu teknikoa eskainiko die udalei normalizazio planak modu egokian gara daitezen, eta foru aldundien eta Lakuako Gobernuaren aurrean ordezkatuko ditu.

Betekizun zehatzak

Udale sarearen parte izateko hainbat betekizun bete behar dituzte udalek. Horiek hala, euskararekiko «konpromiso politiko sendoa» izan beharko dute eta udalerriko biztanleen %70etik gora euskaldunak izan beharko dira. Biztanle euskaldun gutxiago izanik, berriz, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartuta izan beharko dute, eta herrian horiek aplikatzeko giza baliabideak izan beharko dituzte. Azkenik, Udale egitasmoan sartzea onartu beharko du osoko bilkurak.

Baztarrikak positibotzat jo zuen Udale sarea, eta udalen euskara normalizatzeko planak «egin eta defendatzeko tresna eraginkorra izango» dela adierazi zuen. «Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukera eman nahi diegu», azaldu zuen. Alde horretatik, euskararen normalizazioaren garapenean udalen garrantzia nabar- mendu zuen.

Hitzarmenak hiru urte iraungo du eta, hura garatzeko, 25.000 euro emango ditu urtero Lakuako Gobernuak. Hala eta guztiz ere, udalerri bakoitzak ere dirua jarri beharko duela nabarmendu zuen.



5.000 biztanletik behereko udalei arreta berezia eskainiko diete
BILBO

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Eudelekin sinatutako hitzarmenaren bidez, 5.000 biztanletik beherako udalerriei arreta berezia eskaintzen zaiela esan zuen. «Udalerri hauek ez dute balibide ekonomikorik, ez giza baliababiderik Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak garatze- ko», azaldu zuen.

Oraindik normalizazio planik ez duten 14 udalerrietan behingoz bat gara dezaten Udale sarea lagungarria izango dela gaineratu zuen. Egoera horretan daude, besteren artean, Deba, Abadiño, Oñati, Trapagaran, Laudio, Barakaldo eta Portugalete.

Nafarroan ere bai

Bestalde, egitasmo hori Nafarroako udalerrietarako irekita dagoela azaldu zuen Miren Dobaran Eudeleko ordezkariak. Hala ere, eta kazetarien galderei erantzuteko, Eudeleko kide izango diren udaletxeetara bakarrik joko dutela agertu zuen; hau da, Agoitz, Arantza, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Larraun, Lesaka, Urdiain eta Baztan ibarrera.

Bestalde, Udale sarea martxan jartzeko udalerri bakoitzean euskararen egoera zein den jakiteko herriz herriko diagnostikoak egingo dituztela jakinarazi zuen Dobaranek. Gainera, zenbait udalekin harremanetan jarriak direla jakinarazi zuen, eta urtarrilean lehenengo atxikimenduak espero dituztela azaldu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Al margen de la ley y del proceso
Kirolak
Euskal Herria demuestra que quiere y puede competir
Ekonomia
Muskildi herriko gaztandegitik saltokigune erraldoietako apaletara
Mundua
Las tropas de Etiopía avanzan hacia la capital somalí tras la toma de Jowhar
Jendartea
Lakua y PSE acuerdan paralizar de forma provisional el proyecto del TAV
Euskal Herria
Etxerat afirma que «la amnistía es la superación política del conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss