Publizitate sexistaren salaketa Iruñean
IRUÑEA
Bilgune Feministako kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Corporacion Dermoesteticak Iruñean duen egoitzaren aurrean. Ekintza horren bitartez, enpresa horrek egin duen publizitate iragarki bat salatu nahi izan zuten; haien ustez, emakumeei zuzentzen zaien mezuaren bitartez, zoriontasuna eta arrakasta edertasunarekin erlazionatzen baititu.Era berean, taldeak salatu zuen modu horretako iragarkien bidez lortu ezin diren edertasun ereduak eskaintzen dituztela eta «estetika ebakuntzak arriskurik izango ez balute bezala» aurkezten direla. Bilgune Feministak iragarki sexistak salatzeko kanpaina bat jarria du martxan. Egitasmoaren bitartez, herritarrei gisa horretako iragarkien kontrako erreklamazioak jar ditzatela eskatzen die; eta agintariei, berriz, legea betearazteko neurriak hartzeko eta «emaku- meentzat iraingarriak diren iragakiok» ekiditeko.
|