- Ziklo-kros
Ruiz de Larrinaga gailendu da Itsasondon
·Ametzagakoak bosgarren garaipena erdietsi zuen Garrido eta Zubero menderaturik
ITSASONDO
Javier Ruiz de Larrinagak denboraldiko bosgarren garaipena erdietsi zuen atzo Itsasondoko ziklo-kros proban. Arabarrak Josean Garrido eta Julen Zubero bizkaitarrak gainditu zituen. Ibilbide azkarra izan zen.Ezbairik gabe, aurten inoiz baino errepideko txirrindulari gehiago dabil lokatzean. Yus nagusi zela agerian gelditu zen hasieran, baina Ruiz de Larrinagak neurria hartu dio ziklo-krosari, eta lehia politak eskaini dizkigute. Bi horiek talderik gabe geratu dira, baita Garrido ere. Horregatik, bidea aurkitu nahi izan dute neguan. Ruiz de Larrinaga bezalaxe, ugaotarra gora doa, eta atzo gertu izan zuen garaipena.Azkenik, Zubero erregularra da, eta zulaketarik edo matxurarik ez badu, lehian izaten da lasterketa guztietan. Atzo, Yus ez zen atera; atzerrian dabil lehiatzen.Beraz, Ruiz de Larrinaga zen faborito nagusia, eta azken asteetan sasoiko aritu da; Euskadiko Txapelketa irabazi zuen Ormaiztegin, hain zuzen ere. Beste garaipenak herri hauetan izan dira:Ametzagan, Aizarnazabalen eta Zeberion. Baina arabarrak ez zuen lan erraza izan. Aurreneko itzulietan, buruan jarri zen Ruiz de Larrinaga Garridorekin etaZuberorekin batera. Laugarren itzulian ihes egin zuen; zulaketa izan zuen, ordea, eta Garridok harrapatu zuen arren,Kaiku taldekoa gailendu zen. Juniorretan, berriz, Bravok irabazi zuen; kadeteetan,
Elorzak; eta nesketan,
Usabiagak.
Seco: «No correré en Alcobendas casi con toda seguridad»
BILBO «Quiero esperar porque me cuesta renunciar, pero probablemente tenga que admitir que no podré estar en la salida del Campeonato de España y, por lo tanto, no correré este año casi con toda seguridad». David Seco expresó ayer sus serias dudas sobre su participación el próximo 14 de enero en Alcobendas. El de Busturia se rompió la tibia en octubre y ha intentado apurar los plazos al máximo, pero es realista. «La verdad es que en los últimos días estoy muy lejos de poder correr», manifestó en “Radio Euskadi”. En concreto, comentó sus carencias físicas. «Han sido muchas semanas parado y he perdido mucha masa muscular, pero sobre todo el problema es que en cuanto me bajo de la bici no puedo apoyar el pie y no puedo caminar. Así no se puede ir a una carrera de ciclocross».
|