GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-31
Burujabetzaren aldeko prozesua berpizteko ekimena
«Maltzagako aldarria» izeneko agiria aurkeztu zuen atzo Euskaria Fundazioak, «burujabetzaren aldeko prozesua berpizteko» ahaleginarekin. Idatziak 138 aurpegi ezagunen babesa jaso du jada, Donostiako agerraldian argitu zutenez. Martxoaren 31 arte atxikimenduak biltzen jarraituko dute sustatzaileek, eta egun horretan Maltzagan ekitaldia egingo dute.

DONOSTIA

Telesforo Monzon buruzagi abertzalearen esamolde ezaguna oinarritzat hartuta, Euskaria Fundazioak Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diren guztiak, pentsamolde ezberdina izanagatik, «Maltzagaraino» elkarrekin joateko premia dagoela uste du:«Hots, Euskal Herriaren nazio izaera onartzen duen pertsona ororekin komuneko bideak jorratu behar ditugu». Horregatik prestatu du «Maltzagako aldarria», atzo Donostian aurkeztu zuen agiria.

Dagoeneko 138 aurpegi ezagunen babesa jaso duen idatzian ­tartean dira indar abertzale guztietako ordezkariak, agerraldian azaldu zutenaren arabera­, Euskal Herriak burujabetza ezinbestean behar duela nabarmendu du Euskariak, bere biziraupena «ez baitago bermaturik». Eta, alde horretatik, «1998ko aldarrikapen nagusia berreskuratu» nahi izan du, «garai hartan [Lizarra-Garaziko Akordioa indarrean zen] egiten zen hausnarketa azken urteetan berrindartu delako. 1998- tik hona jasan ditugun erasoek eta munduan eman den bilakaerak Euskal Herriak marko juridiko-politiko propioa behar dutela baieztatzen dute».

Komunikabideei egindako adierazpenetan, agiriaren mamia bederatzi puntutan laburbil daitekeela azaldu zuen Euskariako ordezkari Patxi Azparrenek:«Gatazkak izaera politiko eta kulturala du, eta bortizkeria alde askotarikoa izan da;bake prozesuaren aldeko konpromisoa irtenbide iraunkorra lortzeko; 1998ko erronkei heldu beharra, marko juridiko-politikoa agortuta baitago;Euskal Herrirako araubide juridiko burujabea lortu behar da; herrialdeen arteko balizko abiadura ezberdintasuna errespetatu behar da; inor baztertuko ez duen aldaketa politikoa behar da; giza eskubide guztiak errespetatu behar dira, zibilak, nazionalak eta sozialak; negoziazioaren eta tresna demokratikoen beharra dago; eta herritarrok dugu hitza eta erabakia». Azken hori izango litzateke «oinarri nagusia».

«Maltzagako aldarria» euskal eragileei helaraziko diela esan zuen, «burujabetzaren aldeko jarduerak berrindar ditzagun eta Euskal Herriak, zuzenean eta baldintzarik gabe, hitza eta erabakia izan dezan».

Horretan jardungo du datozen asteetan Euskariak, «gaurkoa [atzokoagatik] hasiera baino ez baita», eta martxoaren 31n, Maltzagan, ekitaldia egiteko asmoa baitu «bidaide gehiago ondoan ditugula. Aurkezpen hau bidaia baten hastapena baino ez da, ‘tren’ bat bete nahi dugu-eta. Trena betetzean, abian jarriko dugu».

Izan ere, Azparrenen iritzian, agiriak alderdi eta herritar abertzaleak bildu nahi baititu, «baina baita gainerakoak ere, uste baitugu, elkarrizketaren bitartez, jende asko kontura daitekeela autodeterminazioa herri honentzat onuragarria izango litzatekeela».



Atxikimendu ugari
M.J.
DONOSTIA

«Maltzagako aldarria» agiriak 138 herritarren babesa jaso du dagoeneko, Euskal Herriko herrialde guztietakoak. EAJ, Batasuna, EA, AB eta Aralarreko kideak daude tartean. Horiez gain, kultura munduko jendea dago, kirolariak, langileak, enpresaburuak, gizarte mugimenduetako kideak, kazetariak, euskaltzaleak, legelari eta abokatuak, ekonomialariak, sindikalistak, irakasleak... Nabarmentzekoa da diasporako 17 herritarrek (Argentinakoak, Estatu Batuetakoak, Kataluniakoak eta Irlandakoak, besteren artean) ere babesa eman diotela. Atxikimenduak euskariaeuskaria.org helbidera edota www.euskaria.eu orrialdera bidera daitezke


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
EEUU ejecuta al ex presidente y aumenta el riesgo de una guerra civil a gran escala
Jendartea
Otro preso muerto cifra en diez los fallecidos en 2006
Euskal Herria
Askatasuna reivindica la amnistía ante las prisiones de Hego Euskal Herria
Kultura
«Euskal mitologia-Mitología vasca» argitaratu du Ortiz-Oses antropologoak
Euskal Herria
Zapatero deja en suspenso el diálogo con ETA tras el atentado en el aeropuerto de Barajas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss