GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-31
Hauteskundeetan egoteko konpromisoa agertu du Tolosako ezker abertzaleak

TOLOSA

Tolosako ezker abertzaleak datozen udal hauteskundeetan «edozeini dagozkion berme guztiekin» parte hartzeko konpromiso sendoa duela adierazi zuen atzo. Gainera, hori posible izan dadila «ahal den guztia» egiteko prest agertu zen. «Prozesu demokratikoa aurrera eramateko inork pentsatzen badu ezker abertzalea heuteskunde ziklotik edo instituzioetatik kanporatzea posiblea dela, oso oker dago», ohartarazi zuen Antton Izagirre alkate ohiak.

Ibilbide horretan, Alderdien Legea deuseztatzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen Tolosako ezker abertzaleak, eta «lege hori onartu zutenei sortu duten arazoa konpontzea» dagokiela ziurtatu zuen. Era berean, prozesu demokratikoa abiatzeko «guztiek» urratsak egin behar dituztela azaldu zuen. «Bakoitzak galdetu beharko dio bere buruari zer dagokion egitea. Gu prest gaude konpromisoak hartzeko; hartzen ari gara eta aurrerantzean ere hartzen jarraituko dugu», jakinarazi zuen Tolosako ezker abertzaleak ekitaldi politiko batean.

Konpromiso horietan «batzuek inolako ahaleginik» ez dutela egiten adierazi zuen Tolosako ezker abertzaleak, eta, zehazki, herri horren Udalean bertan Alderdien Legea aplikatzen dutela salatu zuen. «Tolosako EAJ, EA, PSOE eta PP alderdiek legitimoki ez dagokien lekua hartu dute lau urte hauetan; ez dute erakutsi egoera antidemokratiko hau gainditzeko inongo borondaterik, horrelako egoera bat gainditzeko aukerak egon arren», esan zuen.

Hala ere, eta amaitzear dagoen legealdian «zokoratu» nahi izan dituzten arrean, Tolosako ezker abertzalea «osasuntsu eta indartsu» dela ziurtatu zuen. Horregatik, hautes- kundeetara «gogotsu eta kemenez» helduko dela esan du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
EEUU ejecuta al ex presidente y aumenta el riesgo de una guerra civil a gran escala
Jendartea
Otro preso muerto cifra en diez los fallecidos en 2006
Euskal Herria
Askatasuna reivindica la amnistía ante las prisiones de Hego Euskal Herria
Kultura
«Euskal mitologia-Mitología vasca» argitaratu du Ortiz-Oses antropologoak
Euskal Herria
Zapatero deja en suspenso el diálogo con ETA tras el atentado en el aeropuerto de Barajas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss