GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-08
Sebastian Dadouretek Guardia Zibilaren esku atxiloturik jarraitzen du
Sebastian Dadouretek, AMMko ekitaldian nazioarteko delegatu gisa parte hartu behar zuen kazetariak, atxiloturik jarraitzen du Guardia Zibilen eskuetan. Iturri judizialek GARAri adierazitakoaren arabera, gaur pasa liteke Auzitegi Nazionaletik. Daudouret larunbatean atxilotu zuten Guardia Zibilaren kontrol batean. ‘Zutabe’ aldizkariaren ale bat topatu omen zioten eta «terrorismoaren apologia» egotzi diote. Donostian atxilotutakoak aske dira jada.

DONOSTIA

Sebastian Dadouret, Txalaparta Irratia eta Radio Paysko kazetaria, iturri judiazialek egunkari honi azaldutakoaren arabera, gaur da pasatzekoa Espainiako Auzitegi Nazionaletik, «terrorismoaren apologia» egitea leporatuta.

Ertzaintzak Donostian gertatutako istiluetan atxilotutako bi lagunak aldiz, aske gelditu ziren behin beharrezko zuzemenak eginda.

Dadouretek, amnistiaren aldeko mugimenduak larunbatean egin beharreko ekitaldian nazioarteko delegazioko kide gisa parte hartu behar zuen, baina larunbat arratsaldean, 16.50 aldera, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen.

Atxiloketa Hernaniko Galarretako biribilgunean jazo zen, Dadouret beste nazioarteko delegatuekin eta Idoia Muruaga eta Xabier Izaga amnistiaren aldeko mugimenduko kideekin batera zihoan autobusa Guardia Zibilak gelditu zuenean. Lekukoek larunbatean bertan egunkari honi adierazitakoaren arabera, dokumentazioa eskatu ostean, Guardia Zibilak bidaiari guztiak autobusetik jaitsi arazi zituen, soinean arropa soilik hartuta.

Guardia Zibil gehiago agertu eta autobusa goitik behera miatu ostean, bidaiariak autobusera igotzen ari zirela jazo zen atxiloketa.

Guardia Zibilek, Sebastian Dadoureten eserlekuan ‘Zutabe’ aldizkariaren ale bat topatu zutela esan eta atxiloturik eraman zuten Intxaurrondoko kuartelera. GARAk jakin duenez, «Terrorismoaren apologia» egitea leporatzen diote.

Bestetik, Ertzaintzak atxilotutako bi gazteak, aske gelditu ziren zuzemenak egin ostean. Gasteizko Barne Sailak adierazitakoaren arabera, gazteei «kale istiluak» eta «autoritatearen aurkako erasoak» egotzi dizkiete.

Amnistiaren aldeko mugimenduak Euskal Herriarentzat baldintza demokratikoak exijitzeko egin behar zuen ekitaldia Auzitegi Nazionalak debekatu eta Ertzaintzak eragotzi ostean egindako manifestaldiaren ondoren Donostian gertatutako istiluetan jazo ziren gazte hauen atxiloketak .

Atxilotuetako bat, R.S. haste letrez identifikatua, Ertzaintzak harrapatu eta jipoitu ostean, anbulantziaz ospitalera eraman behar izan zuten, jasotako kolpeak aztertzeko. Medikuek alta eman gabe ordea, ertzainek atxilotua ospitaletik eraman zutela adierazi zioten bertan izan ziren hainbat lekukok egunkari honi.

Atxilotuez gain, zauritu ugari izan ziren Ertzaintzaren kargen ondorioz.



Uno de los heridos por la Ertzaintza continuaba hospitalizado

DONOSTIA

La Policía autonómica arremetió duramente el sábado contra la multitud en Donostia cuando procedía a dispersarse. La carga produjo incontables contusionados y algún herido de gravedad.

ETB informó al mediodía de ayer que uno de los heridos seguía ingresado en el hospital Donostia, dato qu este diario no pudo contrastar ayer con fuentes del centro sanitario.

El servicio de urgencia estuvo a rebosar durante la tarde del sábado y testigos afirman que había numerosas manchas de sangre en sus inmediaciones.

Tal y como señaló GARA en la edición de ayer, una mujer fue atendida con una fuerte contusión en el tórax, por recibir un pelotazo a menos de tres metros de distancia; otro hombre fue llevado al hospital tras sufrir un desvanecimiento y un joven fue objeto por parte de la Ertzaintza de una brutal paliza que le dejo totalmente inconsciente.



La delegación internacional constata la falta de garantías

DONOSTIA

La delegación internacional integrada por personas procedentes de distintas organizaciones y lugares del mundo, que tenían como objeto participar en el acto convocado en el Velódromo de Anoeta por el movimiento pro amnistía, quiso manifestar públicamente ayer mediante un manifiesto la preocupación por la situación de conflicto que vive Euskal Herria.

La prohibición del citado acto por parte del poder judicial del Estado español demuestra, en opinión de esta delegación, la falta de garantías y de derechos democráticos que sufre este país; a la vez que «viola los más esenciales derechos políticos» apostilló la delegación.

El manifiesto afirma que el Estado español, «quebrantando el derecho a reunión y participación política, con este tipo de medidas obstaculiza la resolución democrática del conflicto que padece este país».

En ese contexto, tras la experiencia cosechada con este viaje realizado a nuestro país, la citada delegación se ha comprometido a dar a conocer internacionalmente las prácticas represivas ejercidas contra Euskal Herria, así como la persecución de ideas políticas y la negación de «los más elementales derechos democráticos».

La delegación internacional. que iba ser una de las protagonistas en acto del movimiento pro amnistía, estaba compuesta por participantes en organismos o medios de comunicación que han llegado desde Kurdistán, Bélgica, Cerdeña, Venezuela, Estados Unidos, Irlanda, Italia, Escocia, Galiza y Països Catalans.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sebastian Dadouretek Guardia Zibilaren esku atxiloturik jarraitzen du
Jendartea
Dos hermanos aparecen ahogados en Murchante
Mundua
El Pentágono reconoce la muerte de 3.000 soldados en Irak
Kirolak
La «estrategia» de Mané funciona
Kirolak
Juninhok zapuztu ditu Avironen ametsak
Euskal Herria
El PSE apoya la convocatoria de Ibarretxe pese al lema elegido
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss