Vatikanoak amore eman eta Varsoviako artzapezpikua kargutik bota egin du
Varsoviako artzapezpiku berriak, Stanislaw Wielgusek, bi egun baino ez ditu iraun Varsoviako artzapezpiku karguan. Bere tronuratze meza ospatzekoa zela, bere dimisioaren berri eman zuen atzo goizean Vatikanoak. Polonia «komunistako» Poliziarekin kolaboratu zuela ostiraletik jakina bazen ere, Benedikto XVII.ak sostengua eman dio azken unera arte. Azkenean amore eman du, baina Poloniako Elizaren sektore integristenetan haserre bizia piztu du.
VARSOVIA
Vatikanoak eta Varsoviako nuntziatura apostolikoak aldi berean eman zuten Stanislaw Wielgusen kargu uztearen berri. Komunikatuaren arabera, Benedikto XVIa aita santuak Jozef Glemp kardinalari, ostiralera arte artzapezpiku zenari, kargua itzuli dio «erabaki berriak hartu bitartean». Kanon legedian oinarritzen du erabakia.
Poloniako adituen ustez, kargua uzteko Vatikanoaren presio nabaria atzeman daiteke. Federico Lombardi bozeramaileak erabaki zuzentzat jo du dimisioa, «erregimen komunistaren aroan izan zuen jarrerak bere aginpidea erabat konprometitu duelako».
Hala ere, eta Vatikanoak erabiltzen duen mintzaira bikoitzari jarraituz, Wielgusen «barkamen eskaera hunkigarri eta benetazkoa» goraipatu du Lombardik, «Elizaren betiko zapaltzaileen eskutik mendekua» jaso duela azalduz.
Ez da ustezko mendeku hau aipatu duen bakarra. Atzo bertan Varsoviako katedralean ospatzekoa zen Wielgusen tronuratzea «esker oneko meza» bilakatu zen eta Jozef Glemp kardinalak berak eman zuen.
Sermoian, Wielgus defendatu du 77 urte beteak dituen eta erretiratzean Poloniako gotzainburu izaten jarraituko duen Glempek. «Abokaturik eta lekukorik gabe epaitua eta zigortua izan da», azaldu du bertan zeudenen aldetik txalo zaparrada jasoaz.
Kargua uztearen berri jasotzean haserrea azaldu dute eliztarrek. «¡Ez, ez, ez!», «¡Gera zaitez gurekin!» oihuak entzuten ziren eliza barruan.
Elizaren Historiaren Batzordeak berak Wielgusi Polonia «komunistako» zerbitzu sekretuekin kolaboratu izana leporatu bazion ere, bi egunez Varsoviako artzapezpiku izan denak ez du galdu Poloniako Elizaren korronte integristenaren sostengua, hierarkiarena eta oso ahaltsuak diren Maria Irratiarena, Trwam telebistarena eta “Nasz Dziennik” egunkariarena tartean. Komunikabide horiek eragina handia dute Poloniako bilakaeran. Tadeusz Rydzyk apaiz erredentorista eta komunikabideotako zuzendaritzaren iritziz, «Varsovian artzapezpiku liberal bat nahi dutenak» daude auziaren atzean.
Tadeusz Goclowski Gdanseko artzapezpikua bakarrik geratu da bere dimisioa eskatuz.
Bere kargua kristau integristei zor dien Lech Kaczynski presidenteak, aldiz, Wielgusen kargua uztea txalotu du, bera baita Poloniak bizi duen sorgin ehizaren sustatzailerik porrokatuenetarikoa.
Poloniako Presidentzia eta Vatikanoa goizaldeko lehen orduetatik harremanetan izan dira auziari irtenbide bat bilatu asmotan.
Accidentado pontificado del alemán Benedicto XVI
CIUDAD DEL VATICANO La destitución del arzobispo de Varsovia, nombrado por Benedicto XVI hace un mes y ratificado en su cargo por el Vaticano hasta el último momento, supone una marcha atrás inédita en la historia de esta vieja institución. Es, además, un suceso engorroso para el papa alemán, ya que tiene como escenario la Polonia de su antecesor, Juan Pablo II, quien cimentó su popularidad entre los pujantes sectores conservadores en el catolicismo precisamente por su intransigencia cerril frente al comunismo. Y la crisis sobreviene tres meses después de que la «lección magistral» de Benedicto XVI en Ratisbona, en la que rescató la calificación de criminal respecto a Mahoma realizada en su día por un emperador bizantino, despertara una ola de indignación entre los 1.300 millones de musulmanes de todo el mundo. El otrora cardenal Ratzinger trató de dar marcha atrás pero su aura de autoridad entre parte de los católicos quedó en entredicho.
|