GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-01-08
Mikel Aramendi
Irakizazioa

Urteak behar izan ziren hura ere Tricky Dick Nixonen gezurretakoa, beste bat, zela jakin zezaten estatubatuarrek. Egia esan, 1969ko San Sebastian egunean lehendakaritzaz jabetu eta «vietnamizazio» deitu hura argitara eman zutenean, yanki arruntak ez zekien Nixon iruzurti eta gezurti kasik patologikoa zenik ere (ezaguleek hamaika bider salatua zuten arren). Eta L. Johnson-R. McNamara-W. Westmoreland hirukote uztar ezinak aurreko hiruzpalau urteetan Vietnamen antolatua zuen anabasaren aurrean, Nixonek iragartzen zuen «Bake Ohoretsu» hari traza ona hartzen zioten. Geroak erakutsiko zuen, ordea, zer zetzan hauteskundeak erabaki zituen «Ezkutuko Plan» haren barrenean: Ipar Vietnam edota Laosen aurkako bonbardaketa masiboak, Kanbodiaren inbasioa, Lam Son eta ondorengo operazioak... eta azkenean Parisko negoziaketa, gerra sei urtez luzatu ondoren ihes egin ahal izateko. Ohorea ez ezik ospea ere Saigonen utzita.

38 urte geroago, eta H. Kissinger bi aldien arteko zubiarena egiten ari dela jakinda, ezin zen originaltasunik espero demokratek Kongresuan nahiz Senatuan ezarri dioten ataka, eta J. Baker-en eskolako errealistek jo dieten enbidoa nola saihestu asmatu nahian dabilen G.W. Bushen lantalde zirpilduarengandik. Baina Nixonen «vietnamizazioa» eredutzat hartu eta Irakerako egin duten kopiaren zabartasunak txunditu nau. 69ko paper zaharra besterik ez baita «Irakerako Estrategia Berria» bezala aur- kezten dena, izen propioak aldatuz: Westmoreland eta Abramsen ordez, Abizaid eta Fallon; edota Casey eta Petraeus... Kasualitatea izango da, adibidez, azken honen doktoretza tesiaren izenburua: «Vietnamgoaren eragina indarraren erabilpenari buruzko pentsaera militarrean».

Indarraren erabilpena. Estatu Batuek beste edozeinek baino askoz gehiago eta sofistikatuagoa duten indar militarraren erabilpen masiboa zen «vietnamizazioaren» ardatza. Eta horixe bera iragartzen dute Bushek bere «irakizazioa» egiteko agindu dituen izendapenek. Zertarako, bestela, ipini almirante bat Irak eta Afganistan (bien artean ia portu bakarra ere duten herrialdeak) bilbatzen dituen komandoaren buru, hegazkin-ontzietatik bonbardaketak antolatzeko ez bada?

Beraz, irakurri egin beharko dugu Petraeusen harrikada hori ere, Iraken eta Afganistanen hastear egon daitekeena aurreikusten hasteko. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sebastian Dadouretek Guardia Zibilaren esku atxiloturik jarraitzen du
Jendartea
Dos hermanos aparecen ahogados en Murchante
Mundua
El Pentágono reconoce la muerte de 3.000 soldados en Irak
Kirolak
La «estrategia» de Mané funciona
Kirolak
Juninhok zapuztu ditu Avironen ametsak
Euskal Herria
El PSE apoya la convocatoria de Ibarretxe pese al lema elegido
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss