- Ziklokrosa
Isaac Suarezek ez zuen aukerarik emanMuxikan
·Kantabriarrak euskaldunak gainditu zituen eta faborito nagusia izango da Alcobendasen
MUXIKA
Isaac Suarezek euskaldun guztiak gainditu zituen atzo Muxikako Espainiako Kopan eta dohainak erakutsi zituen igandean jokatuko den Espainiako Txapelketari begira. Irabazleak Unai Yus eta Oscar Vazquez aise menderatu zituen.Berriro ere, Euskadiko selekzioa izango da faborito nagusia igandean Alcobendasen, hutsune nabarmenak izango dituen arren.Izan ere, Secok ez dela lehiatuko baieztatu du eta Mujikak lepauztaia hautsi du entrenatzen. Ezbairik gabe, galera garrantzitsuak dira, urrea eskuratzeko aukerak baitzituzten, sasoian egonez gero. Bestetik, Suarezek argi utzi zuen nagusitasuna elite mailan, eta bera eta Vazquez izango dituzte aurkari nagusi euskaldunek. 23 urtez azpiko mailan, aldiz, Lozano kataluniarrak eta Rus madrildarrak Uriarte gainditu zuten, bizkaitarrak Espainiako Kopa lortu zuen arren. Azkenik, Madrilgo ibilbideak Euskal Herrikoak baino askoz azkarragoa ematen du eta lasterketa zabala espero da; Seco ez da egongo eta aukera hori askok harrapatu nahi dute. Atzo berriz, Suarez izan zen onena eta alde nabarmenak lortuz, gainera. Hasierako itzulietan, lehia polita izan zuen Yusekin, baina hirugarrenean kantabriarrak hanka egin zuen eta agur esan zion euskaldunari. Nork irabazi behar zuen ez zegoen dudarik;aurretik, ordea, lasterketa erakargarri batekin gozatu egin zuten eguzkitan San Roman auzora gerturatu ziren zaleek, Beloki,Isasi eta Seco tartean. Erorketa batek Ruiz de Larrinaga atzeratu zuen eta Hermida gaizki atera zen.Kataluniarrak zilarra irabazi zuen Atenasen mendiko bizikletan, baina hobekuntza behar du. Vazquezek, Yusek eta Diezek lehia polita eskaini zuten larrean azken itzulietan eta euskalduna nagusitu zen azken metroetan. Muxikako garaipena Suarezek eskuratu zuen, ordea. Emakumeetan, Rosa Bravok ospea erdietsi zuen, aurkaririk
ez baitzuen aurkitu;Bravok juniorretan irabazi zuen eta kadeteetan
Gomezek.
Yus terminó satisfecho
MUXIKA Yus reconoció ayer la superioridad de Suárez pero terminó satisfecho con su rendimiento a una semana del Campeonato de España. «Suárez ha estado muy fuerte, ha hecho una buenísima carrera y se ha marchado cuando ha querido», dijo. En cuanto a su actuación, el balance era bueno. «He acusado un poco las carreras anteriores y los viajes, pero técnicamente me he encontrado muy bien. Y en las dos últimas vueltas, cuando se me han juntado Díez y Vázquez, he tenido capacidad de reacción y he terminado muy bien», aseguró. «A una semana del Campeonato me quedo con esas sensaciones, aunque el circuito será muy diferente», concluyó.
|