GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-08
- Eskuz Binakako txapelketa
Uste baino lan handiagoa egin behar izan zuen Irujok erritmoa jartzeko
·Iberokoaren hasiera kaskarrak esperantza eman zien urdinei, baita azkar zapuztu ere

MTZ. IRUJO - GOŅI III 22

KOKA -OTXANDORENA 14

TOLOSA

Pronostikoek eta apustulariek uste baino askoz lan handiagoa egin behar izan zuten Martinez de Irujo eta Fernando Goņik atzo Tolosan euren nagusitasuna kantxan erakuskeko. Bigarren mailako aktoreak izateko paperarekin joan ziren Juantxo Kokak eta Iņaki Otxandorenak euren protagonismoa izan zuten, batez ere partidaren hasieran. Baina pilota munduak gaur egun duen izarrik handiena jokoan sartu zenean, euren bigarren mailako papera ahalik eta hobekien betetzen saiatu zen Asegarceko bikotea eta atzoko ikuskizunak eskertu zuen gipuzkoarraren eta nafarraren ahalegina.

Hala ere, egindako lan txukuna ez zen nahikoa izan eta gainontzeko gehienek bezala,azken hiru txapel ofizialak irabazi dituen Martinez de Irujok jotako soinuaren arabera egin behar izan zuten dantza Asegarcekoek. Kosta egin zitzaion Iberokoari afinatzen eta beren unea huraxe zela ohartuta, gogor jo zuten Altzakoak eta Mugairikoak. Irujok hausten ez zuela eta bere hutsak probestuz, Kokak tantoak amaitzeko dituen dohainak erakutsi zituen eta 2-7 aurreratu ziren espero ez zen gidoi batean.

Dena den, bost tantotako alde honekin ere ez ziren apustulariak urdinen alde jarri, jakin bazekitelako piztiak lehenago edo beranduago esnatu behar zuela. 4-8koan egin zuen Iberokoak, pilota moztuz, partidako bere lehen tantoa ­hiru huts zeramatzan ordurako­ eta hortik aurrera gauzak errotik aldatu ziren.

Jokaldiak amaitzeko duen gaitasunaz gain, tantoak dominatzeko aurrelariengan ohikoa ez den kolpea du Iberokoak eta gaitasun hori sekula baino erabakiorragoa izan zen, seguruak bai, baina elkarri bizkarra erakusteko gai ez diren bi atzelarik jokatutako partidan. 13-1ko partzialarekin partida aitaren batean erabakita utzi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sebastian Dadouretek Guardia Zibilaren esku atxiloturik jarraitzen du
Jendartea
Dos hermanos aparecen ahogados en Murchante
Mundua
El Pentágono reconoce la muerte de 3.000 soldados en Irak
Kirolak
La Ģestrategiaģ de Mané funciona
Kirolak
Juninhok zapuztu ditu Avironen ametsak
Euskal Herria
El PSE apoya la convocatoria de Ibarretxe pese al lema elegido
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss