Kurtsoa hasi berritan datu baikorrak zabaldu ziren euskaltegietako matrikulazioaren inguruan. Gure harri- dura handia izan zen, euskaltegietan inoizko talderik gutxien sumatzen baikenuen. Matrikulazioaren tenperatura hartzeko termometro fidagarria gara lan- poltsetan gauden irakasleok. Kurtsoa hasi eta berehala elkarren berri izateko eta egoera neurtzeko kontaktuan jarri ohi gara: Zer, non zaude aurtengoan? Zenbat talde? Irakasle berri asko? Ordutegia? Nolako taldea tokatu zaizu? Lagu- naren egoeraz arduratzeko eta norberarena aurreikusteko balio duten galdera tipikoak dira. Urriaren lehen asteko datuak izaten dira lortutakoak. Aurtengoan alde handia egon da datu ofizial eta inkesta partikular horien artean. Datu ofizialak geure neurketa partikularraren aurretik agertu ziren (harrigarria). 40.000 ikasle Euskaltegietan! Ez dakit ondo kalkulatzen, ez dakit iaz baino gehiago edo gutxiago diren, baina datuak eman dituzte eta sinistu beharko ditugu.
Dena dela, telefonoa noiz joko egon gara urriaren hasieran. Dei asko izan dira, bai, baina lagun inkestatzaileak izan dira gehienak:
Zer? Nonbaitetik deitu dizute? Tira, badakizu, jendea azken unera arte... Ez dakit non hiru talde gutxiago, hango barnetegian dardarka daude, IRALEko talderik ez eta...
Lankide ohi batek eman zidan klabea: jendea Osakidetzako oposiziorako ikasten dabil, eta perfilak otsailera arte ez direnez... Hala- xe izan da. Euskaltegietan oso erizain eta zeladore gutxi eduki ditugu urtarrilera arte. Orain berriz ez dakit babestuago sentitzen garen edo hipokondriako hutsak bihurtu garen, baina historiako LEPrik handienean lehen azterketa gainditu duten gehienak euskaltegietan ditugu orain «euskaldundu gurean».
Euskaltegiak ere zurrunbiloan sartu eta hortxe hasi dira talde eta barnetegi bereziak eskaintzen. Neoizko hizkiz eskaintzen dira perfilak gainditzeko metodo marabillosoak, eskola intentsiboak eta «beharrizanetara» egokitutako ikastaroak. Kasu honetan hilabeteren buruan dagokien perfila lortzea da helburua:
Necesito el 2. Tú crees que si le doy caña... El kloze test ese me tiene loca, o sea que si me puedes dar algunos para que haga por mi cuenta... Tú me los corriges, ¿verdad?
Askotan egoerarekiko ezadostasuna agertzean, ikasleek euren egoera ulertu behar dugula esaten digute, familia dutela eta... Lan-postua jokoan dute eta horren alde edozer ei da zilegi. Irakasleok, noski, ahalegin handia egiten dugu ikasleei laguntzen, tartean normalizazioaren aldeko mezua uzten eta erabiltzera bultzatzen. Ikasleak, onen-onenean, ikasitakoa era- biltzen saiatuko dira eta ez dute euskararen aurkako mezua hedatuko.
Baina egoera honek zenbait arazo azalerazten ditu. Euskararen normalizazioa perfilen menpe egoteak euskalduntze-alfabetatzearen desegituraketa dakar; ikas prozesua normalizatua izan barik, azterketen araberakoa bihurtzen da, ikasleengan jarrera txarra eragiten du eta lortutako emaitzek ez dute erabileran eragiten.
Hasteko, eta Osakidetzaz ari garelarik, erizainek, idazkari laguntzaileek, teknikari ezberdinek... azterketa bera prestatzen dute eta, ondorioz, guztien ikas-prozesua horretara bideratuta egongo da. Guztiek ikasten dute gutunak idazten eta kloze testak egiten. Ahozkoan monologoak botatzen ikasiko dute, horretarako sarrerak eta abar prestatu eta galdera posibleei nola erantzun aurrez ikusiz. Baina umeekin arituko den erizainak ez du landuko haurrekin erabiltzen den hiztegia, edo ez dute botiken prospekturik irakurriko. Jakina, erabilera errealak oso tarte txikia izango du (txikiagoa hilabeteko tarte honetan). Ondorioz, Osakidetzan lanpostua lortutakoan bi aukera izango dira, erdaraz aritzea edota berriro euskalte- gira joatea.
Esan beharrik ez dago ikasleek oso jarrera txarra hartzen dutela, izan ere, euskara gainditu beharreko beste atal bat bihurtzen da. Azterketa bat. Askok inposatutako zerbait dela uste dute, normalizazio prozesuaz entzun duten bakarra perfilei loturikoa baita, eta mezu hori oso erraz zabaltzen da horrelako presiopean ikasi behar dutenen artean.
Gainera, arestian esan bezala, euskaltegiak erabat desegituratuta geratzen dira: irakasleak kurtso hasierako matrikulazioaren arabera kontratatzen dira, ikasturtea planifikatzeko denbora eskasa egoten daŠ Askotan irakaslea euskaltegira heldu, ikasleen zerrendak hartu eta hurrengo egunean hasi behar da eskolak ematen. Jakina, ez du ikasleen inguruko inolako informaziorik izaten. Gainera euskaltegian berria bada, ez du ikastetxeko curriculumaren (EPK) edo fotokopiagailuaren inguruko inolako informaziorik izango
Otsailaren 10ean hasiko diren azterketa horietan gainera, injustizia handiak gertatuko dira ezinbestean, hau da, euren lana euskaraz burutzeko kapaz diren askok ez dute perfila lortuko eta, alderantziz, gaixoekin hitz egiteko gaitasunik izango ez duten askok gainditu egingo dute azterketa.
Norbaitek galde dezake ea titulu, maila, azterketa edo antzeko zerbait gabeko prozesua planteatzen dudan eta nire erantzuna ezezkoa izango da. Argi dago nolabaiteko neurgailuak behar direla, baina argi dago, era berean, hauek ez direla egokiak. Batetik arlo didaktikoari begira oso kaltegarriak direlako, bestetik ez direlako fidagarriak, baina batez ere ez direlako batere motibagarriak.
Hortxe dago, hain zuzen ere, gakoa. Ikasleak normalizazio proiektu ezberdinetako partaideak izan behar dira. Helburu zehatzak mar- katu behar ditu euskaraz funtzio jakinak burutu ahal izateko. Osakidetzaren kasuan, ikasleak euskaltegira hurbildu beharrean, euskaltegia bertaratu beharko genuke. Galdakaoko ospitalean euskaltegi bat egongo balitz, gaur egun Euskal Herri osoko euskaltegietan barreiatuta dauden bertako ikasleek, eta seguruenik gehiagok, plangintza baten arabera ikasiko lukete. Bertan sortzen diren beharrizan eta gabeziei begira irakatsiko genuke. Bakoitzari bere testuinguruan dituen komunikazio egoeretan euskaraz aritzen lagunduko bagenio eta sortzen zaizkion zalantzak argituko bagenizkio, zalantzarik gabe erabilera errealean eragingo genuke. Euskaldunak ere ani- matuago sentituko lirateke euskaraz jardutera.
Beraz, hainbat arinen arlokako euskaltegiak bultzatu beharko lirateke. Herri bakoitzeko euskaltegiez gain, sektore ezberdinetan eragingo duten erreferentzia guneak sortzea oso lagungarria izango bailitzateke normalizazio plan ezberdinentzat.
Legeez eta baliabideez EGA eta Hizkuntza Eskoletako azterketak heltzean hitz egin beharko dugu, sasoi betean egongo gara eta. -