GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-23
Poliziak gizonezko bati eraso dio Baionako epaitegian
Paperik gabeko marokoar bat ezkontzeko eskaera egin ondoren kanporatu zuten, eta horregatik emaztegaiak erabakia aldatzeko galdegin zuen. Epaiketak atzo izan behar zuen, baina deklaratzera deitua zegoen fiskalak atzerapen bat eskatu zuen. Bikotea sostengatzera joandako jende asko kanpoan gelditu zen eta gizon bati eraso zion poliziakide batek.

BAIONA

Cimadek eta Giza Eskubideen Elkarteak deitu elkarretaratzea izan zen atzo epaiketaren kariaz Baionako Justizia jauregian. Bertaratutako jende gehiena ezin izan zen sartu atean ziren poliziakideek sartzea debekatu zietelako. Berez publikoa izan behar zuen epaiketara sartzen ez uztea salatu zuten elkarteek. Bestalde, debekuagatik protesta egiten ari zen gizon heldu batek poliziakide bati hitz gogor bat esan zion, eta sarreran ziren poliziakide guztiak haren gainean ezarri ziren eta lurrera bota zuten.

Sadik Lazzik eta Fatima Amine-k ezkontzeko eskaera egin zuten Baionako Herriko Etxean, baina baimena ezeztatzeaz gain, fiskalak senargaia kanporatzea erabaki zuen legez kanpo baitzegoen Estatu frantsesean. Fiskalaren erabakia ezeztatu nahi du Amine-ren abokatuak. Horretarako, deklaratzera deitu du.

Atzo deklaratu behar zuen fiskala epaitegian agertu zen, baina dokumentuak atzo goizean bertan jaso zituela adierazi zuen. Deklarazioa prestatzeko denborarik ez zuela izan azaldu eta atzerapen bat eskatu zuen. Amine-ren abokatuak fiskalak dokumentuak urtarrilaren 18an jaso zituela adierazi bazuen ere, epaileek deklarazioa atzeratu zuten. Epaiketa otsailaren 26ra arte atzeratu du epaileak, eta ordurako fiskalak prest egon beharko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La desaparición del Abate Pierre deja huérfanos a los más pobres
Jendartea
Hotz eta elur arriskuak alerta egoeran du Euskal Herria
Euskal Herria
Ezker Abertzalea pide que la Cámara avale el derecho a organizarse de los jóvenes vascos
Euskal Herria
Ibarretxe se reúne con Batasuna por segunda vez tras el atentado de Barajas
Euskal Herria
El CPT analiza la alimentación forzosa a De Juana
Ekonomia
Zolpan enpresan kaleratzeak iragarri dira finantza talde batek erosi ostean
Mundua
Sangriento atentado contra la población chiíta en un mercado popular en Bagdad
Kultura
«Soy rara: fumo, leo, no veo televisión, hago teatro..., ¡soy un dinosaurio!»
Kirolak
Un San Mamés «de cinco estrellas»
Euskal Herria
Udalbiltza afirma que la solución tiene su base en los derechos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss