GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-23
GARA
Zazpi arlo, hamaika urraketa
Euskal herritar ororen eskubideak ezagutarazteko, horiek urratzen dituztela jakinarazteko eta beharrezkoak diren konponketak egiteko,Udalbiltzak eskubideen urraketen gaineko txostena aurkeztu du.Elkarlanean oinarritutako lana izan dela adierazi du, eta herritarreiekarpenak egiteko deia egin die. Urraketak zeintzuk diren jakinda, etorkizunean eskubide horiek bermatzen direla ziurtatzeko bitartekoak bitartekoak jartzea izango da orain erakunde nazionalaren erronka.

Egiturazko eskubide urraketa ugari eta larriak gertatzen dira Euskal Herrian». Horixe da “Euskal herritarren eskubideen gaineko txostena” egin ostean Udalbiltzak atera duen ondorio nagusia. Orokortasun horretatik, ordea, arloz arloko hamaika urraketa nabarmendu nahi izan ditu lanean. Hona hemen Udalbiltzak ateratako ondorio nagusiak:

Nazio eskubideak

Autodeterminazio, lurraldetasun eta naziotasun eskubideen urraketa Estatu frantsesaren eta Estatu espainolaren ordenamendu juridiko nagusien bitartez gertatzen da. Horren ondorioz, Euskal Herriak herri be- zala aitortzeko, erabakitzeko eta baliabide propioak antolatzeko eskubidea urratzen da.

Eskubide zibil eta politikoak

Eremu horretan gertatzen diren eskubideen urraketak Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoarekin lotuta daude.

Adierazpen askatasuna, manifestaziorako eta elkartzeko eskubideak, justiziaren aurrean berdintasun eskubidea, epaiketetan defentsa eskubidea, ordezkari politikoak aukeratzeko eskubidea, bizitza publikoan parte hartzeko eskubideaŠ Guztiak urratu dituzte 18/98 deitutako sumarioan eta Alderdien Legearen bitartez.

Torturatua ez izateko eskubidea, defentsa eskubideaŠ Hauek guztiak urratu dituzte inkomunikazioa ezartzen duten legeen bitartez.

Hizkuntz eskubideak

Euskara ez da ofiziala Euskal Herrian. Hala, hizkuntzari berari inposatzen zaizkion estatus juridikoek hizkuntz eskubideak bermatuak ez izatea ahalbidetzen dute.

Alde horretatik, hizkuntz eskubideak Euskal Herri osoan eta lurralde guztietan urratzen dituzte urtez urte; beraz, euskal hiztunek eta euskal herritar guztiek ez dituzte berdintasunez beren hizkuntz eskubideak bermaturik.

Euskal hiztunen komunitatea bizi den lurraldeetan dauden lege-baliabideek ez dute bermatzen hizkuntz eskubideak errespetatzea. Batzuetan legea ez delako betetzen, beste batzuetan legeak berak ukatzen dituelako hizkuntz eskubideak.

Horrek guztiak euskarak bizirik irautea eta haren garapena oztopatzen du.

Hezkuntza eskubideak

Euskal Herriak ez du hezkuntza sistema propio eta nazionala definitzeko eta antolatzeko eskubiderik, eta, beraz, euskal hezkuntza jasotzeko eskubidea ukatzen zaie euskal herritarrei.

Eskolak ez du euskalduntzen. Hizkuntz ereduen politikak sakabanaketa eragiten du, eta berdintasun eskubidea eta euskal kultura eta hizkuntza garatu eta transmititzeko eskubi- deak urratzen ditu. Lurralde batzuetan euskaraz ikasteko eskubidea bera ere ukatzen dute. Ondorioz, hurrengo 18 urteetan, euskaldundu gabeko 14.908 euskal ikaslek amaituko dituzte ikasketak urtero. Lanbide Heziketako egoera larria da.

Gure kultura eta historia ezagutzeko eskubidea urratzen da, curriculum propioa definitzeko eskubidea ez baita aitortua. Horiek hala, bi estatuen menpe gelditzen da Euskal Herrian erabiltzen diren curriculumak definitzea.

Emakumeen eskubideak

Formaltasunez emakumeen eskubideak aitortuak badaude ere, praktikan eskubide horiek ez dituzte bermatzen. Eremu guztietan argia eta egiturazkoa da emakumeekiko diskriminazioa.

Pobreziaren mugaren azpian bizi diren gehienak emakumezkoak dira. Horren arrazoi nagusiak hurrengoak dira: ugalketaren zereginak ez du ordain- saririk, ezta beste pertsonen zainketa lanak ere. Produkzio lanean, gainera, emakumeak enplegu prekarioetan aritzen dira nagusiki, eta soldatetan diskriminazioa ere argia da gaur egun. Horretaz gain, emakume pentsiodunak pobrezia larrian bizitzeko arrisku larrian daude.

Hezkuntzan ere diskriminazioa gertatzen da, bai hezkidetza praktikan jartzen ez delako, bai emakumea ugalketa arloarekin lotzen diren ikasketetan nagusiki kokatzen dutelako, bai emakumeak curriculumetan ikus ezinak direlako. Horretaz gain, goi mailako ikasketetan emakume gehiago badaude ere, unibertsitateko irakasleak gizonezkoak dira nagusiki; Lehenengo Hezkuntzan, aldiz, emakumeak gehiago dira.

Eremu politikoan, alderdietako zerrendaburu gehienak gizonezkoak dira.

Indarkeria sexistak bere horretan jarraitzen du. Botere publikoen diskurtsoa aldatu bada ere, nabarmena da oraindik ere bortizkeria larri horren jatorrian dauden pobrezia, menpekotasuna eta zigorgabetasuna. Horrek emakumeen askatasuna bermatzeko ezintasun onartezina erakusten du.

Kultura eremuan botere politikoak modu permisiboan jokatzen du; publizitate sexista dago; eta eremu publikoan ema- kumeen kontrako bazterkeria egoteaz eta biolentziarekiko itsuarena egiteaz gain, babes aktiboa ahalbidetzen du (Irungo eta Hondarribiko alardetan 1996. urtetik gertatzen ari den diskriminazioa, Baionako bestetan urtero izaten dira bortxaketa salaketak gutxiesteaŠ).

Eskubide sozialak

Euskal Herriak ez du lan harremanetarako esparru propiorik, ez eta bere sistema fiskala antolatzeko eskubiderik eta aukerarik ere. Horren adibide argia Kupoaren Legea da, eta horren bitartez, Euskal Herriak Estatu espainolari urtero ekarpen ekonomiko zehatza egin behar dio.

Euskal Herriko langileen egoera gero eta prekarioagoa da. Gaur egun aldi baterako kontratazioa nagusitzen da, batez ere emakumeen eta gazteen artean. Langabezian daudenen artean, berriz, emakumeak dira nagusi.

Urtero, lan istripuen ondorioz, langileak hiltzen dira. Prekarietateari eta lan baldintza eskasei estuki loturiko zigor erantsia da.

Euskal Herrian, 2005. urtean, 898.916 pertsona bizi ziren pobreziaren mugaren azpian; hau da, beren diru sarrerak 804 euro baino txikiagoak ziren.

Etxebizitza eskubidea ez dago bermatuta Euskal Herrian; izan ere, hamar pertsonatik bederatzik ezin baitute etxebizitzarik ordaindu.

Gastu soziala gero eta murritzagoa da. Babes sozialerako bideratzen dituzten diru laguntzak pobreziaren mugaren azpitik daude.

Ingurumena

Euskal herritarrak ez dira Euskal Herriko baliabide naturalen jabeak, eta ez dute horren kontrolik. Oro har, planifikazio estrategikoa estatuek egiten eta inposatzen dute euren beharrak asetze aldera, Euskal Herriak eta euskal herritarrek bizirik irauteko ezinbestekoak dituzten lehentasunak kontutan hartu gabe. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La desaparición del Abate Pierre deja huérfanos a los más pobres
Jendartea
Hotz eta elur arriskuak alerta egoeran du Euskal Herria
Euskal Herria
Ezker Abertzalea pide que la Cámara avale el derecho a organizarse de los jóvenes vascos
Euskal Herria
Ibarretxe se reúne con Batasuna por segunda vez tras el atentado de Barajas
Euskal Herria
El CPT analiza la alimentación forzosa a De Juana
Ekonomia
Zolpan enpresan kaleratzeak iragarri dira finantza talde batek erosi ostean
Mundua
Sangriento atentado contra la población chiíta en un mercado popular en Bagdad
Kultura
«Soy rara: fumo, leo, no veo televisión, hago teatro..., ¡soy un dinosaurio!»
Kirolak
Un San Mamés «de cinco estrellas»
Euskal Herria
Udalbiltza afirma que la solución tiene su base en los derechos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss