GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2007-01-23
- Izotz hockeya
Hormadi gero eta okerrago ari da

DONOSTIA

Hormadi Angelukoak aurrera jarraitzen du bere denboraldi negargarriarekin, eta larunbat gauean astindu ederra hartu zuen berriro, 8-2 galdu baitzuen Morzinen izotz jauregian, eta sailkapeneko azkeneko postura erori da.

Hormadik partida eskasa egin zuen berriro ere, eta ez zuen aukerarik izan garaipena edo zerbait lortu ahal izateko.

Norgehiagoka lehen zatian erabaki zela esan daiteke, gorri-berdeek erraztasun guztiak eman baitzizkien aurkariei eta hamar minututan bost gol egin zituzten. Partida, beraz, ia erabakita geratu zen, nahiz eta artean asko falta zen jokatzeko.

Bigarren zatian etxekoak lasai atera ziren. Norgehiagoka alde zuten, eta presarik gabe aritu ziren, Hormadik ere ez baitzituen askorik estutzen, baina bigarren zatiaren erdialdera seigarren gola egin zuten, eta lehendik zuten aldea handitu zuten. Bigarren atsedena hartu aurretik, Bellierrek euskaldunen lehen gola egin zuen, eta 6-1ekoarekin joan ziren bigarren atsedena hartzera.

Azkeneko zatia ere aurrekoaren tankerakoa izan zen. Hormadik apur bat hobetu nahi zuen itxura, eta bigarren gola lortu zuen Daramiri esker, baina etxekoek beste bi gol lortuz erantzun zuten.

Superliga

Superligan, emaitza bestelakoa izan zen, Txuri urdinek 10-0 irabazi baitzion Majadahondari. Gipuzkoarrak 2-0 aurreratu ziren lehen zatian, eta bigarren eta hirugarren zatietan launa gol egin zituzten. Etxeberria nabarmendu zen besteen gainetik, lau gol egin baitzituen berak bakarrik. Lehen fasea amaitzeko partida bakarra geratzen da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La desaparición del Abate Pierre deja huérfanos a los más pobres
Jendartea
Hotz eta elur arriskuak alerta egoeran du Euskal Herria
Euskal Herria
Ezker Abertzalea pide que la Cámara avale el derecho a organizarse de los jóvenes vascos
Euskal Herria
Ibarretxe se reúne con Batasuna por segunda vez tras el atentado de Barajas
Euskal Herria
El CPT analiza la alimentación forzosa a De Juana
Ekonomia
Zolpan enpresan kaleratzeak iragarri dira finantza talde batek erosi ostean
Mundua
Sangriento atentado contra la población chiíta en un mercado popular en Bagdad
Kultura
«Soy rara: fumo, leo, no veo televisión, hago teatro..., ¡soy un dinosaurio!»
Kirolak
Un San Mamés «de cinco estrellas»
Euskal Herria
Udalbiltza afirma que la solución tiene su base en los derechos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss